Odontozeto (Odontoceti) ugaztunen klaseko zetazeoen ordenako itsasoko animalia batzuez esaten da. Haien ezaugarri berezia ahoa hortzez hornitua izatea da: espezie batzuek bi barailetan dituzte, baina beste batzuek, behekoan soilik. Gainerako zetazeoek baino aho estuagoa eta txikiagoa dute. Odontozetoen subordenako familiarik ezagunenak delfinidoak, monodontidoak eta platanistidoak dira (adibidez, belugak, izurdeak, kaxaloteak, orkak, narbalak, mazopak eta pilotu-izurdeak). Guztiak haragijaleak dira.
Familiak
Odontozetoek zazpi edo zortzi familia osatzen dituzte, Kogia generoa Physeteridae familiaren barnean[1] edo familia independente batean[2] sailkatzearen arabera.
Erreferentziak
Kanpo estekak