Obelixen galera

Obelixen galera
Jatorria
Egilea(k)Albert Uderzo
Argitaratze-data1996
IzenburuaLa Galère d'Obélix
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAtlantida
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
asterix.com…
kronologia
Arrosa eta ezpata Obelixen galera Asterix eta Latraviata

Obelixen galera (frantsesez: La Galère d'Obélix), Asterixen abenturak kontatzen dituen 33. komikiaren izenburua da. Albert Uderzok bere lagun eta lankide zen René Goscinny hil ondoren egindako bederatzigarren abentura da.

1996an argitaratua izan zen Frantzian. Euskaraz, Elkar argitaletxeak argitaratu zuen, eta argitaletxe honek argitaratutako Asterixen 30. abentura da.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa, K.a. 73 eta K.a. 71. urtean Erromatar Errepublikaren aurka aritu zen Espartako (Kirk Douglas omenduz) eta beste preso batzuek, Julio Zesarri honen galera lapurtzen diotenean hasten da. Handik apur batera, Asterixen herrixkako biztanleak, ohi bezala, erromatarren aurkako borrokan doa, herrixka inguratzen duten lau erromatar kanpamentuetako batetara (Laudanum, Petibonum, Babaorum eta Aquarium). Bat-batean, gainontzeko herritarrek, kanpamentu horietako batetara doazela, Obelixen falta nabaritzen dute. Beti bezala, borroka hasten da, eta, hau ere beti bezala, erromatarrak garaituak dira. Galiarrak herrixkara itzultzean, Obelix, harri bihurtuta ikusten dute. Izan ere, Panoramixek, erromatarren aurkako borrokarako, bi edabe magiko pertz prestatu zituen. Eta Obelixek, bigarrena oso-osorik edan zuen. Orduan, nola edo hala, Panoramix, beste prestaketa batzuk egiten hasten da, Obelix berriz bere onera itzultzeko. Azkenik, lortzen du, baina Obelix, ume txiki forman agertzen da. Aurretik, Espartako eta bere lagunak, Asterixen herrixkara iristen dira, eta Zesarren galera bertan gordetzen dute. Heldu berriek, ondoren, erromatarren aurkako beste borroka batean parte hartzen dute galiarrekin batera. Aurretik, erromatarrek Obelix bahitzen dute eta galeran daramate. Galiarrek, borrokan zehar, Obelix bahituta dagoela jakiten dutenean, bere bila abiatzen dira Espartako eta bere lagunek Zesarri lapurtutako galeran. Laster, harrapatu egiten dute erromatarrek Obelix bahituta duten galera, eta beste borroka bat hasten da, berriz ere, erromatarrak garaituak direlarik. Erromatarrek, edabe magikoa ere lapurtu zuten. Eta, behin erromatarren bigarren galera bereganatu ondoren, horren bila hasten dira, baina ez dute aurkitzen, eta, galerako kupel guztietatik edan ondoren, edabe magikoa, Espartako eta bere lagunek lapurtutako galeran ahaztu dutela konturatzen dira. Bitartean, Panoramixek, Atlantidara joatea proposatzen du. Eta haraxe abiatzen dira, bertan, Obelix berriz helduarora itzultzeko balioko duen erremedioren baten bila. Baina ez dute halakorik lortzen. Piraten zaintzapean geratu ziren erromatarrak, piraten aurka matxinatzen dira, eta garaitu. Hortik laster, galiarrak doazen galera eta erromatarrak doazena, berriz daude. Erromatarrek, katapultaz jaurtitako harri baten bidez, Asterix konorterik gabe uzten dute. Obelix, bere laguna arriskuan ikusirik, erabat izuturik, orduantxe hasten da helduarora itzultzen. Erromatarrak garaitu eta, galerarekin, Aquarium kanpamentura abiatzen da, etxera itzuli aurretik. Beste behin, erromatarrak jipoituak dira, eta, azkenik, beti bezala, galiarrak euren herrira itzultzen dira eta afari batekin ospatzen dute.


Aurrekoa
Arrosa eta ezpata
Asterixen Abenturak
1996
Ondorengoa
Asterix eta Latraviata

Kanpo estekak