Buruzagien burruka (frantsesez: Le Combat des chefsAsterix galiarraren abenturak kontatzen dituen zazpigarren komikia da. 1966an argitaratu zen liburu eran frantsesez.
Istorioa
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Prorromanixek, erromatarren aldeko den galiar buruzagiak Abrarakurzix buruzagien borrokara desafiatzen du. Garailea garaituaren herrixkako buruzagi bihurtuko da. Panoramixek, Obelixenmenhirkada baten ondoren oroimena galtzen du eta ez daki bere herrixkako jendeari gizaz haraindiko indarra ematen dien edabe magikoa prestatzen. Baina halako batean oroimena berreskuratzen du, eta horrek Abrarakurzix indarberritu egiten du, azkenik Prorromanix garaituz.