Hamabi probak (frantsesez: Les 12 Travaux d'Asterix), Asterixen abenturak kontatzen dituen 33. komikiaren izenburua da. Komiki berri bat baino Les Douze Travaux d'Astérix filmaren egokitzapena besterik ez zen.
1976an argitaratua izan zen Frantzian. Euskaraz, Editorial Bruno argitaletxeak argitaratu zuen.
Istorioa
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Galian gaude, K.a. 50 urtean, garai hartan erromatarrek hartutako lurraldea; baina herri txiki batek etsaiaren erasoaldi guztiei erantzuten die, borrokaldi guztietan irabaziz. Julio Zesarrek badaki ezin duela behin eta berriz barregarri geratu eta zerbait egin beharra daukala. Horregatik, Heraklesek egin zuen moduan, herri txikiko herritarrak behartzen ditu Jainkoek bakarrik gainditu ditzaketen hamabi probei aurre egiteko ordezkari parea hautatzera. Zesarrek ez daki ordea hautatutako bi ordezkariek Panoramixen edabe magikoa dutela...[1]