O'Donoghue's Pub
O’Donoghue’s Pub Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuan dagoen pub edo taberna entzutetsu bat da. Bere ospea irlandar folk musikarekin duen loturatik datorkio, musika genero honetako zaletuentzat garrantzia handia duen lekua baita, bertan gaur egun aski ezagunak diren musika talde ugarik beren lehenbiziko kontzertuak eskeini baizituzten. KokalekuaSt. Stephen's Green parketik gertu dagoen Merrion Row kaleko 15. zenbakian kokatzen da. 1789an espezie biltegi gisa eraiki zuten eta Historia1934an O’Donoghue familiaren zuzendaritzapean egun osoz irekia egoten zen pub edo taberna bilakatu zen. TabernaTaberna Irlandar Musika Herrikoiari estuki lotuta dago, bestalde 60. hamarkadaren hasieran The Dubliners irlandar folk talde ospetsuak bere lehen pausoak hemen eman zituen. Beste hainbat Irlandar musikariek ere taberna honetan musika emanaldi bikainak burutu izan dituzte, horien artean: Christy Moore, The Fureys, Seamus Ennis, Joe Heaney eta Phil Lynott... euren argazkiak tabernaren hormetan zintzilikaturik ikus daitezkelarik. Azken hauen artean The Dubliners taldeko betiko kide ezagunak daude: Ronnie Drew, Luke Kelly, Ciaran Bourke, John Sheahan eta Barney McKenna, bai eta beranduago gehitu ziren beste kideenak ere: Eamonn Campbell and Sean Cannon. Eszenatokia tabernako sarreraren eskubikaldean kokatzen da eta bertan irlandar musika zaletuen gozamenerako gaueroko musika emanaldiak eman ohi dira. 1988an O’Donoghue’s taberna enkantera atera eta Oliver Bardenek erosi zuen.
Iruditegia
ErreferentziakPepper, Barrie (1998). Irish Pubs. Eric Dobby Publishing Ltd. ISBN 1-85882-046-4 Kanpo loturaKanpo estekak |