Nuño Lara eta Diaz Harokoa edo Nuño Diaz Harokoa (1348 – Bermeo, 1352ko urtarrilaren 15a), Lara eta Bizkaiko jauna izan zen (1348-1352).[1] Hiru urte zituen Bizkaiko jaun izendatu zutenean eta lau urte ingururekin hil zuten, Petri Ankerra Gaztelako erregearen etengabeko erasoaren ondorioz.
Biografia
1348ko irailaren 16an Nuño jaio eta egun gutxira, ama hil zitzaion. Bere aitak, Joanes III.a Nuñez Larakoak[2] bi urtez hartu zuen Bizkaiko jaunaren titulua, nahiz eta ex iure uxoris edo jaun ezkontide moduan izan. 1350eko azaroaren 28an Burgosen hil zenean, Nuño Bizkaiko hamahirugarren jaun bihurtu zen. Orduan Nuño Paredes de Navan zegoen eta errege berriaren jarreraren beldur, ingurukoek Nuño Bizkaira eramatea erabaki zuten.
Petri I.a Gaztelakoa haurra harrapatzen saiatu zen baina senideek babestu zuten Mentzia izeneko inudeari esker.[3] Erregeak Santa Gadea del Cideraino jazarri zuen. Handik gutxira, Petri I.ak Bizkaiko jaurerria eraso zuen, hala ere, ezin izan zuen Orozkotik aurrerago pasa.
Lau urte soilik zituenean hil zen Nuño, Bermeon 1352ko abuztuaren 29an[4]. Oinordekoa arreba nagusia zuen: Joana Larakoa. Hau 1353an Tello I.a Gaztelakoarekin, Alfontso XI.a Gaztelakoaren seme naturalarekin, ezkondu zen[5].
Bermeoko Atalaiako Andre Mariaren elizan, Joan Bataiatzailearen kaperan, lurperatu zuten. Orduan eliza eraiki berria zuten baina egun ez da existitzen, XVIII. mendean, erortzeko zorian zegoenez bota zutelako.
Familia
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak