No Other Land 2024ko Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham eta Rachel Szor zinema zuzendarien film dokumentala da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Basel Adra, Zisjordaniako Masafer Yattako ekintzaile gazte palestinarra, haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masiboki kanporatzearen aurka borrokan. Jaioterriaren erauztea dokumentatzen du, non gobernu israeldarrak zabaldutako soldaduek pixkanaka etxeak eraisten eta bertako biztanleak kanporatzen dituzten. Adrak Yuval kazetari israeldarra ezagutuko du, eta bere ahaleginetan lagunduko dio hark. Bien harremana, ordea, elkarren arteko desberdintasun izugarriek definitzen dute: Basel okupazio militarraren pean bizi da, eta Yuval, berriz, aske eta murrizketarik gabe.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak