Nissan estadioa (japonieraz 横浜国際総合競技場 Yokohama Kokusai SogoKyogijo), lehen Yokohamako nazioarteko estadioa edo International Stadium Yokohama bezala ezagutua, Yokohaman (Kanagawa prefetura) kokatutako Japoniako estadioa da, Tokio Handia deuturikoan.
Gaur egun, Yokohama F. Marinos klubaren etxea da, eta J-ligan jokatzen du. 72.327 eserleku ditu (34.371 beheko aldean eta 37.956 goikoan). Hori dela eta, Japoniako estadiorik handiena da Tokioko estadio olinpiko nazionalaren aurretik[1][1].
Historia
Estadioa 1994ko urtarrilean hasi zen eraikitzen (60,3 mila milioi yen), eta 1998ko martxoan inauguratu zen lagunarteko futbol-partida batekin. Partida horretan, japoniarrak nagusitu ziren (2-1) Hego Koreako ohiko lehiakidearen aurka. J-ligaren lehen partida, berriz, Marinos taldearen garaipenarekin (2-0) bukatu zuen Verdy Kawasakiren aurka.
2002ko Munduko Futbol Kopako lau partida ere hartu zituen, eta, bereziki, 2002ko ekainaren 30ean, Brasil bere historiako bosgarren aldiz koroatu zen, finalean Alemania garaituz (2-0, Ronaldoren bikoa).
Asiako herrialdeetan oso presente dagoen "naming"aren biktima, Nissan autoaren markagatik bost urtez ordaintzen den estadioa, Nissan estadio izendatu zuten 2005eko martxoaren 1ean.
Egitura eta ekipamendua
Arkitektura
Tribunek zelaiari bira ematen diote inolako hausturarik gabe. Mendebaldeko eta ekialdeko tribunak banda-lerroarekiko paraleloak dira, eta iparraldekoak eta hegoaldekoak pixka bat kurbatuak dira ateen atzean. Eserlekuak bata bestetik 90 cm-ko lerroetan eta bi gerrikotan banatuta daude[1]. Beheko aldia soropilaren maila baino 75 cm gorago dago[1].
Edukiera
2018an, Nissan estadioak toki gehien ditu Japoniako estadio batean, 72.327 eserlekurekin[1].
Ekipamenduak
Nissan estadioko jokalekua soropil naturalekoa da[1]. Azken hori 80 cm-ko material drainatzaileen gainean dago, eta gainazaletik 30 cm ingurura dauden ur beroko hodiak igaro daitezke[1]. Sistema honen bidez, soropilaren tenperatura kontrolatzen da neguan[1]. Estadioak 19 × 9 metroko bi bideo-pantaila erraldoi ditu.
Ekitaldiak
2002ko Munduko Futbol Txapelketa
FIFAko Kluben 2016 Mundu Kopa
Argazki-galeria
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak