- Artikulu hau filmari buruzkoa da; telesaila gaitzat duena beste hau da: «Aitaren Etxea»
Nire aitaren etxea (gaztelaniaz: La casa de mi padre) 2009an Gorka Merchan donostiarrak zuzendutako lehendabiziko filma da[1].
Filma Errenteria, Hernani, Hondarribia eta Tolosan grabatu zuten. 2008ko irailaren 24an Donostiako Zinemaldian[2] eta 2009ko apirilaren 3an zinemetan[1] estreinatu zuten.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Txomin Garaik (Carmelo Gómez), enpresari eta pilotari ohia, ETAk mehatxatuta Argentinan zenbait urte eman ondoren, bere anaia Koldo, zinegotzi abertzalea, hiltzear dagoela jakin eta etxera itzuli da. Bertan Gaizka iloba (Juan José Ballesta), kale borrokan dabilen pilotaria, ezagutzen du. Anaia hil baino lehen Txomini semea bide onean sar dezan eskatzen badu ere, zaila da Gaizka osaba traidoretzat duelako.
Azkenean Gaizka eta Txominen arteko harremanak konpondu eta pilota lehiaketa batean aritzeko entrenatzen du. Tamalez, lehiaketarako egun bat falta zela, Txominek buruan tiro bat jausten du. Honek Gaizka pentsakor uzten du, alde batetik osaba aintzat hartu duelako eta bestetik Sara lehengusinak maitemindu duelako.
Ezaugarri teknikoak
Erreferentziak
Kanpo estekak