Nina Hagen, jaiotzez Catharina Hagen, (Berlin, 1955ekomartxoaren 11) abeslari eta aktore alemaniarra da.
Biografia
Catharina Hagen Ekialdeko Berlinen jaio zen 1955ekomartxoaren 11n. Aita Hans Hagen izan zen, gidoilari judua, eta ama, berriz, Eva-Maria Hagen artista. Catharina oraindik umea zen aita hil zitzaionean eta ama Wolf Biermann abeslariarekin ezkondu zen.
Hamargarren urtean utzi zion eskola joateari eta Fritzens Dampferband bandan hasi zen. Aitaordeak arazoak izan zituen, Alemaniako Errepublika Demokratikoan kontrairaultzailea zela-eta, eta erbesteratu beharrean izan ziren.
1977an, The Nina Hagen Band egin zuen eta urtebete geroago izen bereko diskoa atera zuten. Hantxe joan ziren TV-Glotzer, On Dope edo Auf'm Bahnhof Zoo. Alde egiteko asmoa zuen, baina kontratua bete zuen eta bigarren album bat ere atera zuen, Unbehagen (euskaraz, deseroso). Berlinen egindako grabazioak osatu zuten eta ahozkoak Kalifornian grabatu zituen Ninak. Hantxe joan ziren African Reggae edo Lene LovichenLucky Number.
Bitartean, Ninaren izena ospea hartzen joan zen eta bere portaeran asko laguntzen zuen horretan -eskandalu handia izan zen Club 2 izeneko austriar programa batean masturbatzen ari zeneko plantak egin zituenean-. Cha Cha filmean ere parte hartu zuen, Herman Brood eta Lene Lovichekin batera.
1980ko hamarkada
1982an, bakarkako lehen diskoa atera zuen, NunSexMonkRock, punk, funk eta opera nahasten zituelarik eta, urte berean, lehen munduko birari ekin zion No Problem Orchestrarekin.
1983an, Angstlos albuma grabatu zuen eta tour txiki bat egin zuen Europan. Garai honetarako, Ninaren agerraldi bakoitza arraroa zen erabat eta maiz hitz egiten zuen Jaungoikoz edo estralurtarrez. Animalien eskubideen defentsan ere aritu ohi zen ez gutxitan. Angstlosen bertsio ingelesak Fearless izena hartu zuen (euskaraz, Ausarta) eta arrakasta handia lortu zuen AEBetako diskoteketan, batez ere, Zarah Leanderren Ich weiss, es wird einmal ein Wunder geschehen eta New York, New York klasikoaren eskutik.
1985ean, Nina Hagen In Ekstasy atera zuen, baina ez zuen aurrekoaren oihartzuna lortu. Hala ere, ezagunak ditugu Universal Radio edo Frank Sinatrak ezagutzera eman zuen My Wayren bertsio punka.
Bi urte geroago, 18 urte zeramatzala punkaren munduan-eta, Punk Wedding EP atera zuen.
1989an atera zuen albumari Nina Hagen izena jarri zion eta berriro egin zuen tourra Europan.
1990eko hamarkada
Nina eta bere alaba Cosma Shiva Parisera joan ziren bizitzera eta hantxe egon zen hamarkada osoan zehar.
1991n, Street izeneko diskoa atera zuen eta bira berri bat egin zuen Europan.
Urtebete geroago RTLplus kate alemaniarrean telebista programa bat gidatu zuen.
1993an, Revolution Ballroom egin zuen eta bi urte geroago, berriz, Freud Euch. Azken hau alemanez egin zuen oso-osorik eta, 1996an, ingelesez grabatu zuen Beehappy deitu ziolarik. Urte horretan, Christopher Franke ekoizlearekin elkarlanean aritu zen Tenchi Muyo! in Love filmarentzako Alchemy of Love abestia egin zuelarik.
1998an, zientzi-fikziora dedikaturiko asteroko showa gidatu zuen British Sci-Fi kanalarentzako eta, hurrengo urtean, Namah Shivay grabatu zuen eta internetez bakarrik banatu zuen. Witness ere abestu zuen KMFDM bandaren diskoan.
2000ko hamarkada
2000n, Ninaren Schön ist die Welt izan zen 2000ko Erakusketaren abesti ofiziala eta Zarah Leanderren Der Wind hat mir ein Lied erzählt abestia ere urte horretako hit handia izan zen.
2001eko otsailean, The Return of the Mother albuma egin zuen eta Alemanian bira egitera animatu zen. Urte berean, Rosenstolz eta Marc Almondekin batera Total eclipse/Die schwarze Witwe that reached #22 singlea atera zuten.