Nina Aleksandrovna Andreieva[1] (errusieraz: Нина Александровна Андреева; Leningrad, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1938ko urriaren 12a - San Petersburgo, Errusia, 2020ko uztailaren 24a) sobietar eta errusiar kimikaria, irakaslea, idazlea eta ekintzaile politikoa izan zen. Sobietar printzipioen defendatzaile sutsua, 1988an Ne mogu postupatsia printsipami[1] (errusieraz: Не могу поступаться принципами; euskaraz: Ezin diet printzipioei uko egin) izenburuko saiakera argitaratu zuen. Saiakeran, alde batetik, sobietar sistema tradizionalaren hainbat alderdi defendatzen zituen. Bestetik, Mikhail Gorbatxov eta bere gertuko jarratzaileak kritikatzen zituen egiazko komunistak ez izatea egotzita.
Leningradeko Teknologia Institutuan egin zuen lan kimika irakasle. 1966an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren kide egin zen.
Erreferentziak