Nicole Marie Jeanne Andrieu, Nicole Courcel izengoitiaz ezagunagoa, (Saint-Cloud, 1931ko urriaren 21a – Paris, 2016ko ekainaren 25a[1][2]) frantziar aktorea izan zen.
Bizitza
Joseph Andrieu kazetariaren eta Hélène Drugmanen alaba, Nicole Courcel 1931ko urriaren 21ean jaio zen Saint-Clouden. Monakoko San Mauro barnetegian eta Ingalaterrako Epsom herriko ikastetxe batean ikasi zuen[3][4].
Simon ikastaroan ikasten ari zela, Jacques Beckerrek Antoine eta Antoinette filmerako entzunaldira gonbidatu zuen, eta 1949an Rendez-vous de juillet filmeko paper nagusia eskaini zion[3]. Pertsonaiaren abizena izen artistiko gisa erabiltzen hasi zen, Nicole Courcel bihurtuz. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Frantziako aktore arrakastatsuenetako bat izan zen. 1970eko hamarkadan batez ere telesailetan eta telefilmetan antzeztu zuen.
Julie Andrieu telebista aurkezle eta gastronomia kritikariaren ama zen[3].
2016ko ekainaren 25ean hil zen Parisen, eta Valbonnen lurperatu zuten[3].
Sariak
- 1992ko azaroaren 16a: Arte eta Letren Ordenako komandantea[5]
Lanak
Zinema
Telebista
Liburuak
Erreferentziak
Kanpo estekak