Les Boussardel René Lucot eta Pierre Cardinalek zuzendutako frantziar minisaila da, Philippe Hériaten eleberrietan oinarritua. 1972ko urriaren 5ean estreinatu zen ORTF Télévision 2 katean, eta azken atala urte bereko azaroaren 3an estreinatu zen[1].
Argumentua
Ekintza 1815etik 1958ra gertatzen da[1]. Telesailak familia burges baten lau belaunaldiren jarraipena egiten du Napoleondar Gerren amaieratik XX. mendearen erdialdera arte[2].
Atalak
Jatorrizko bertsioan 5 atal ditu:
- La Bruyère du cap;
- Les Noces de bronze;
- Les Enfants gâtés;
- Les Grilles d'or;
- Le Temps d'aimer[1].
Frantziaz gain, 1975ean Alemanian eman zen Die Boussardels izenburuarekin[3]. Alemaniar bertsioan hamar ataletan banatuta dago:
- Die Entscheidung;
- Heirat und Geschäft;
- Affären;
- Das Geständnis;
- Schwarze Schafe;
- In den Tod getrieben;
- Krieg;
- Die Erben;
- Eigene Wege;
- Ende einer Tradition[4].
Ekoizpena
Gidoilaria Françoise Dumayer da[5]. 200 aktore baino gehiagok parte hartu zuten telesailean[1].
2017an eta 2018an Frantzian kaleratu ziren telesailaren grabazioak dituzten DVDak[2].
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak