Neurona-sare konboluzional

Sare neuronalen funtzionamendua

Neurona-sare konboluzional bat, neurona-sare artifizial mota bat da, non neurona artifizialak, garun biologiko baten ikusmen-kortex primarioan dauden neuronen antzera, eremu hartzaileei dagozkien. Sare-mota hau geruza anitzeko pertzeptroietan oinarrituta dago. Hala ere, bere aplikazioa matrize bidimentsionaletan egiten denez, oso eraginkorrak dira ikusmen artifizialeko zereginetarako, adibidez; irudien sailkapenean eta irudien segmentazioan, beste aplikazio batzuen artean.

Historia

Neurona-sare konboluzionalen oinarriak, Kunihiko Fukushima-k 1980an [1] proposatutako Neocognitron-ean oinarritzen dira. Eredu hau beranduago Yann LeCunn-ek eta beste batzuek hobetu zituzten 1998an [2], atzeranzko hedapenean oinarritutako ikasketa-metodo bat sartu zuenean, sistema behar bezala entrenatu ahal izateko. Neocognitroia, sareko posizio desberdinetan kokaturiko unitateak, pisu partekatuak izatea behar dituzten, lehen neurona-sare artifiziala da, neurona-sare konboluzionalen bereizlea.

2012. urtean, Dan Ciresan eta beste batzuek findu zituzten, eta grafikoak prozesatzeko unitate baterako (GPU) inplementatu ziren, emaitza ikaragarriak lortuz [3]. Urte berean AlexNet atera zen garaile ImageNet txapelketan, AlexNet sarea iraultzailea izan zen adimen artifizialean eta ikasketa sakonean.

Oinarri biologikoak

Hubel eta Wieselek 1959an egindako lanak [4] paper garrantzitsua izan zuten ikusmen-azalak nola funtzionatzen duen ulertzeko, batez ere V1 ikusmen-kortex nagusiaren barruko ikusmen-estimuluetan, orientazio-selektibitatea eta ertzak detektatzea eragiten duten zelulak ulertzeko. Bi zelula mota nagusi identifikatu ziren hemen, horiek eremu hartzaile luzeak dituztelarik, horrela erantzun hobea dute ikusmen estimulu luzatuei, hala nola lerroak eta ertzak. Zelula sinple eta zelula konplexu deitzen zaie horiei.

Zelula sinpleek eskualde estimulatzaileak eta inhibitzaileak dituzte, biek oinarrizko patroi luzeak osatuz norabide, posizio eta tamaina jakin batean zelula bakoitzean. Ikusmen-estimulu bat zelulara iristen bada orientazio eta posizio berdinarekin, zelula eskualde estimulatzaileek sortutako patroiekin guztiz bat etortzen badira, eta aldi berean eskualde inhibitzaileak aktibatzea saihesten bada, zelula aktibatu egiten da eta seinale bat igortzen du.

Zelula konplexuek antzera egiten dute lan. Zelula sinpleek bezala, hauek orientazio berezi bat dute, zeinaren gainean sentikorrak diren. Hala ere, hauek ez dira posizioarekiko sentsibleak. Horregatik, estimulu bisual batek orientazio egokian baino ez du iritsi behar, zelula hori aktiba dadin.

Kortex bisualeko zelulei buruzko beste puntu garrantzitsu bat zelulek osatzen duten egitura da. Kortexaren hierarkian zehar, kortex bisualaren V1 eskualdetik hasita, gero V2, V4 eta IT eskualdeak jarraituz, estimulu idealen konplexutasuna gero eta handiagoa dela ikusten da. Aldi berean, zelulen aktibazioak ez dira hain sentikorrak hasierako estimuluen posizio eta tamainarekiko. Hau gertatzen da zelulek beren estimuluak aktibatzen eta hedatzen dituztelako hierarkia berean konektatuta dauden beste zelulei, batez ere zelula sinpleen eta konplexuen arteko alternazioari esker.

Arkitektura

Neurona-sare konboluzional baten bloke-eskema.

Neurona-sare konboluzionalak, sarrerako geruza batez, ezkutuko geruzez eta irteerako geruza batez osatuta daude. Neurona-sare konboluzionaletan, ezkutuko geruzek geruza bat edo gehiago biltzen dituzte non koboluzioa egiten den. Normalean, geruzetako batek, geruzaren sarrera-matrizearen eta konboluzio-nukleoaren arteko biderketa eskalarra egiten du, geruza honen aktibazio funtzioa ReLU izan ohi da. Konboluzio-nukleoa geruzaren sarrerako matrizean zehar lerratzen den heinean, konboluzio-eragiketak ezaugarri-mapa bat sortzen du, eta horrek hurrengo geruzaren sarreran laguntzen du. Horren ondoren, beste geruza batzuk daude, esate baterako, bilketa-geruzak, guztiz konektatutako geruzak eta normalizazio-geruzak.

Sailkapen-sareen gisa, hasieran ezaugarriak ateratzeko fasea dago, konboluzio neuronaz eta lagin murrizketa neuronaz osatuta. Sarearen amaieran pertzeptroi neurona sinpleak daude, ateratako ezaugarriekin azken sailkapena egiteko.

Neurona konboluzionalak

Ezaugarriak ateratzeko fasean, pertzeptroi neurona sinpleak ordezkatuak dira matrize-prozesadoreengatik, hauek eragiketa bat egiten dute, iristen diren 2D irudien datuekin. Konboluzio neurona bakoitzaren irteera honela kalkulatzen da:

neurona baten irteera, matrize bat da, matrize hau aurreko geruzan dauden neuronen irteeren, eta nukleo konboluzionalen konbinazio-linealaren bidez kalkulatzen da. Horri eragin bat gehitzen zaio eta gero aktibazio-funtzio ez-lineal batetik pasatzen da lortzeko.

Konboluzio-eragiketak, sarrerako irudia aurrez entrenatutako nukleo batekin iragazten du. Honek datuak eraldatzen ditu, ezaugarri batzuk nagusiagoak bilakatzen dira irteerako irudian, haiek adierazten dituzten pixelei zenbakizko balio handiagoa esleitzen zaielako. Nukleo hauek irudiak prozesatzeko gaitasun espezifikoak dituzte, geroz eta geruza ezkutu gehiago jarri, gaitasun hauek konplexuagoak bilakatzen dira, adibidez, lehenengo geruzetan ertz-detekzioa eduki dezake eta sakonago joatean begiak desberdindu ditzake.

Lagin murrizketa neuronak

Neurona-sareek nolabaiteko tolerantzia dute sarrerako datuetan gertatzen diren perturbazio txikiekiko. Adibidez, ia berdinak diren bi irudi (pixel batzuk alde batetik bestera eramateak soilik bereizten dituenak) neurona-sare batekin aztertzen badira, emaitzak funtsean berdina izan beharko luke. Neurona-sare konboluzional baten barruan gertatzen den lagin-murrizketari esker lortzen da hori. Bereizmena murriztean, ezaugarri berak sarrerako irudian aktibazio-eremu handiago bati dagozkio.

Hasiera batean, neurona-sare konboluzionalek subsampling prozesu bat erabiltzen zuten eragiketa hori egiteko. Hala ere, azken ikerketek frogatu dute beste eragiketa batzuk, max-pooling, adibidez, askoz ere eraginkorragoak direla eskualde bati buruzko ezaugarriak laburbiltzen.

Max-pooling eragiketak lagin-leiho baten arteko balio maximoa aurkitzen du, eta balio hori pasatzen du eremu horren ezaugarrien laburpen gisa. Ondorioz, datuen tamaina txikiagotu egiten da, eragiketa egiten den laginaren leihoaren tamainaren berdina den faktore baten bidez.

Neurona sailkatzaileak

Ezaugarriak ateratzeko fase bat edo gehiago igaro ondoren, azkenean sailkapen fasera iristen dira datuak. Ordurako, sarrerako irudirako ezaugarri paregabe batzuk ere araztu dituzte datuek, eta, orain, azken fase horren lana da ezaugarri horiek etiketa batean edo bestean sailkatu ahal izatea, entrenamendu-helburuen arabera.

Fase honetako neuronek geruza anitzeko pertzeptroi baten antzera funtzionatzen dute, eta bakoitzaren irteera honela kalkulatzen da:

neurona baten irteera lortzeko, lehenengo aurreko geruzan dauden neuronen irteerak pisuekin biderkatzen dira eta eragin bat gehitzen zaio, ondoren aktibazio-funtzio ez-lineal batetik pasatzen da, lortuz.


Aplikazioak

Neurona-sare konboluzionalen barruko konboluzioen izaera dela eta, konboluzio horiek egokiak dira mota guztietako datuak sailkatzen ikasteko, baldin eta datu horiek sarrera-mapan zehar modu jarraituan banatuta badaude eta, aldi berean, estatistikoki antzekoak badira sarrera-mapako edozein tokitan. Horregatik, bereziki eraginkorrak dira irudiak sailkatzeko.

Argazkien ezagupena

Neurona-sare konboluzionalak irudiak ezagutzeko sistemetan erabiltzen dira askotan. 2012an, MNIST datu-basean %0,23ko errore-tasa izan zen. Irudiak sailkatzeko neurona-sare konboluzionalen erabilerari buruzko artikulu batek, ikasketa prozesua "harrigarri azkarra" zela jakinarazi zuen.

Aurpegi-ezagutzan aplikatu zirenean, errore-tasa asko jaistea lortu zuten. Bideoen kalitatea ebaluatzeko ere erabili ziren, modu objektiboan eskuzko entrenamenduaren ondoren; lortutako sistemak, batez besteko akats koadratiko oso txikia lortu zuen.

Bideo analisia

Argazkien ezagupenarekin alderatuta, nahiko lan gutxi dago neurona-sare konboluzionalak bideoen sailkapenean aplikatzeko. -Bideoak irudiak baino konplexuagoak dira, beste dimentsio bat baitu (denbora). Hala ere, bideoen domeinuan gauza batzuk arakatu dira. Modu bat da espazioa eta denbora dimentsio baliokide bezala tratatzea sarreran, eta bai denboran, bai espazioan konboluzioak egitea. Beste modu bat, bi neurona-sare konboluzionalen ezaugarriak fusionatzea da, bat espazio-fluxuarentzat eta bestea denbora-fluxuarentzat.

Hizkuntzaren prozesamendua

Neurona-sare konboluzionalak hizkuntzaren prozesamenduan (HP) ere erabili dira. Ereduak eraginkorrak dira hainbat HPko arazoetarako, eta emaitza bikainak lortu dituzte bilaketak berreskuratzen, esaldiak modelatzen, sailkapenean, iragarpenean eta beste HPko zeregin tradizional batzuetan.

Anomalien detekzioa

1-D konboluzioak dituen neurona-sare konboluzional bat erabili zen maiztasunaren domeinuko denbora-serieetan (espektro-hondakina), gainbegiratu gabeko eredu baten bidez, denboraren domeinuko anomaliak detektatzeko.

Drogen aurkikuntza

Neurona-sare konboluzionalak drogen aurkikuntzan erabili izan dira. Molekulen eta proteina biologikoen arteko interakzioak aurreikusteak balizko tratamenduak identifika ditzake. 2015ean, Atomwisek, AtomNetek presentatu zuen, egituran oinarritutako drogen diseinurako ikasketa sakoneko lehen neurona-sarea. Sistemak zuzenean elkarrekintza kimikoen hiru dimentsioko irudikapenetan entrenatzen du. Irudiak ezagutzeko sareek egitura handiagoetan eta konplexuagoetan ezaugarri txikiagoak eta espazialki hurbilak konposatzen ikasten duten antzera, AtomNet ezaugarri kimikoak aurkitzen ditu, hala nola aromatikotasuna, sp3 karbonoak eta hidrogenoaren lotura. Beranduago, AtomNet erabili zen gaixotasunen hainbat zurirentzako biomolekula hautagai berriak aurreikusteko, batez ere ebola birusarentzako eta esklerosi anizkoitzarentzako tratamenduak.

Erreferentziak

  1. Fukushima, Kunihiko (1980). "Neocognitron: A Self-organizing Neural Network Model for a Mechanism of Pattern Recognition Unaffected by Shift in Position". Biological Cybernetics 36 (4): 193–202.
  2. LeCun, Yann; Léon Bottou; Yoshua Bengio; Patrick Haffner (1998). "Gradient-based learning applied to document recognition". Proceedings of the IEEE 86 (11): 2278–2324.
  3. Ciresan, Dan; Ueli Meier; Jonathan Masci; Luca M. Gambardella; Jurgen Schmidhuber (2011). "Flexible, High Performance Convolutional Neural Networks for Image Classification". Proceedings of the Twenty-Second international joint conference on Artificial Intelligence-Volume Volume Two 2: 1237–1242.
  4. Hubel, D. H.; Wiesel, T. N. (1959). "Receptive fields of single neurones in the cat's striate cortex". The Journal of physiology 148 (3): 574–591.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

نادي تولوز ‘‘‘الشعار‘‘‘ الاسم الكامل نادي تولوز اللقب TFC, le Téfécé, le Tef, Les Pitchouns الاسم المختصر تولوز تأسس عام 1970؛ منذ 54 سنوات (1970) الملعب ملعب تولوز البلدي(السعة: 35,472) البلد فرنسا  الدوري الدوري الفرنسي الدرجة الأولى 2017–18 18 الإدارة رئيس اولفر سادران المدرب الان ك�...

 

Town in Virginia, United StatesBoones Mill, VirginiaTownLocation in the state of VirginiaCoordinates: 37°6′56″N 79°57′14″W / 37.11556°N 79.95389°W / 37.11556; -79.95389CountryUnited StatesStateVirginiaCountyFranklinTown[1]1927Government • TypeLocal • MayorVictor E. ConnerArea[2] • Total0.74 sq mi (1.91 km2) • Land0.74 sq mi (1.91 km2) • Water0.00 ...

 

Merging of Christmas and Hanukkah A Hanukkah bush that some Jewish families display in their homes for the duration of Hanukkah and Christmas.[1][2] Unlike a Christmas tree it would be without any Christianity-themed ornaments and use the colour blue. Chrismukkah is a pop-culture portmanteau neologism referring to the merging of the holidays of Christianity's Christmas and Judaism's Hanukkah. It first arose in the German-speaking countries within middle-class Jews of the 19th ...

Artikel ini tidak memiliki referensi atau sumber tepercaya sehingga isinya tidak bisa dipastikan. Tolong bantu perbaiki artikel ini dengan menambahkan referensi yang layak. Tulisan tanpa sumber dapat dipertanyakan dan dihapus sewaktu-waktu.Cari sumber: Naga shio – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR Shio naga adalah salah satu dari ke-12 shio yang ada dalam penanggalan Tionghoa. Menurut kepercayaan Tionghoa, orang yang mempunyai shio...

 

Reruntuhan candi Watugudig di sebelah selatan candi Ratu Boko Candi Watu Gudhig adalah nama sebuah candi yang dibangun pada sekitar abad ke-9, terletak sekitar 4 km sebelah barat daya Candi Prambanan. Tepatnya di pinggir sebelah timur sungai Opak atau sebelah barat jalan raya Prambanan dengan Piyungan (sebelah timur Kota Yogyakarta). Nama Watu Gudhig adalah nama yang diberikan oleh penduduk setempat karena batu-batu candi (umpak batu) ditumbuhi lumut dan warnanya berbintik-bintik seperti...

 

Atticus FinchGregory Peck sebagai Atticus Finch, dalam adaptasi film 1962PenampilanperdanaTo Kill a MockingbirdPenampilanterakhirGo Set a WatchmanPenciptaHarper LeePemeranGregory PeckInformasiJenis kelaminLaki-lakiPekerjaanPengacaraKeluargaJeremy Finch (ayah)John Hale Jack Finch (saudara)Alexandra Finch Hancock (saudari)Caroline Finch (saudari)PasanganJean Graham Finch (almarhum)AnakJeremy Atticus Jem FinchJean Louise Scout FinchKerabatEdgar (sepupu)Joshua (sepupu)Francis Hancock (keponakan)K...

Matías Cousiño JorqueraBorn1810Santiago, ChileDied1863 (aged 52–53)Santiago, Chile Matías Cousiño Jorquera (1810–1863) was a Chilean coal magnate and patriarch of the wealthy Cousiño family. Cousiño's most emblematic coal mine was found in Lota a small coastal town on the coast of the Bío-Bío Region, where steam ships that crossed the Strait of Magellan could be resupplied with coal. Early and personal life Matías Cousiño was born in Santiago, Chile as the son of José ...

 

Swedish multinational power company owned by the Government of Sweden Vattenfall ABVattenfalls Headquarters (2014)Company typeState-owned enterpriseIndustryEnergy productionFounded1909 as Kungliga VattenfallsstyrelsenHeadquartersSolna, SwedenKey peopleMats Granryd [sv]   (Chairman of the Board) Anna_Borg_(företagsledare) [sv] (President and CEO)ProductsElectricity generation, distribution and sales, district heating, renewable energy.ServicesCharging solutions ...

 

Progress-MSebuah wahana antariksa Progress-MProdusenRKK EnergiaNegara asalUni SovietRussiaOperatorRoskosmosAplikasiSuplai logistik stasiun ruang angkasa SpesifikasiUsia pakai6 bulanRegimeBumi rendah ProduksiStatusDalam masa produksiSelesai dibuat11F615A55: 6711F615A60: 29Dipesan11F615A60: 0Diluncurkan11F615A55: 6611F615A60: 29Operasional11F615A60: 1Pensiun11F615A55: 6511F615A60: 27Gagal11F615A55: 1Hilang11F615A60: 1Peluncuran pertama11F615A55: Progress M-1 (1989)11F615A60: Progress M-01M (200...

Former Royal Air Force airbase in Stansted Mountfitchet, Essex, England (1943–1958) For the current civilian use of this facility and airport information, see London Stansted Airport. RAF Stansted Mountfitchet Near Stansted Mountfitchet, Essex, England Aerial photograph of RAF Stansted Mountfitchet looking north after a large snowstorm, 9 January 1947. The bomb dump is at the bottom Aerial photograph of the USAAF 2d Tactical Air Depot oriented north, located to the northeast of the Stansted...

 

Sceaux 行政国 フランス地域圏 (Région) イル=ド=フランス地域圏県 (département) オー=ド=セーヌ県郡 (arrondissement) アントニー郡小郡 (canton) 小郡庁所在地INSEEコード 92071郵便番号 92330市長(任期) フィリップ・ローラン(2008年-2014年)自治体間連合 (fr) メトロポール・デュ・グラン・パリ人口動態人口 19,679人(2007年)人口密度 5466人/km2住民の呼称 Scéens地理座標 北緯48度4...

 

此條目可参照英語維基百科相應條目来扩充。 (2021年5月6日)若您熟悉来源语言和主题,请协助参考外语维基百科扩充条目。请勿直接提交机械翻译,也不要翻译不可靠、低品质内容。依版权协议,译文需在编辑摘要注明来源,或于讨论页顶部标记{{Translated page}}标签。 约翰斯顿环礁Kalama Atoll 美國本土外小島嶼 Johnston Atoll 旗幟颂歌:《星條旗》The Star-Spangled Banner約翰斯頓環礁�...

  此條目介紹的是来自威斯康星州的美国参议员(1947–57)。关于其他叫麦卡锡的人,请见「麦卡锡」。 本條目存在以下問題,請協助改善本條目或在討論頁針對議題發表看法。 此條目需要补充更多来源。 (2018年11月7日)请协助補充多方面可靠来源以改善这篇条目,无法查证的内容可能會因為异议提出而被移除。致使用者:请搜索一下条目的标题(来源搜索:约瑟夫·雷�...

 

Artikel ini perlu diterjemahkan dari bahasa Inggris ke bahasa Indonesia. Artikel ini ditulis atau diterjemahkan secara buruk dari Wikipedia bahasa Inggris. Jika halaman ini ditujukan untuk komunitas bahasa Inggris, halaman itu harus dikontribusikan ke Wikipedia bahasa Inggris. Lihat daftar bahasa Wikipedia. Artikel yang tidak diterjemahkan dapat dihapus secara cepat sesuai kriteria A2. Jika Anda ingin memeriksa artikel ini, Anda boleh menggunakan mesin penerjemah. Namun ingat, mohon tidak men...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (مايو 2020) قيد التطوير نظام تقييم خطورة الوباء: نظام تقييم خطورة الوباء هو نظام تقييم يستخدم الأرباع لتقييم كُّل مِن ق...

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: K-class blimp – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2010) (Learn how and when to remove this message) Class of non-rigid airships built by the Goodyear Aircraft Company for the U.S. Navy (1938-59) K-class Role Patrol airshipType of aircraft Man...

 

Disambiguazione – Se stai cercando l'edificio con lo stesso nome che si trova a Shanghai, vedi Shanghai World Financial Center. Questa voce o sezione sull'argomento grattacieli non cita le fonti necessarie o quelle presenti sono insufficienti. Puoi migliorare questa voce aggiungendo citazioni da fonti attendibili secondo le linee guida sull'uso delle fonti. Vista del complesso del World Financial Center prima dell'11 settembre Il World Financial Center Il World Financial Center di New...

 

Sri Lankan economist, academic and politician Hon.Ranjith BandaraMPරංජිත් බණ්ඩාර ரஞ்சித் பண்டாரMember of the Parliament of Sri LankaIncumbentAssumed office 2020ConstituencyNational List Personal detailsBornRajapakshe Wasala Tennakoon Mudiyanselage Ranjith Bandara (1961-11-04) 4 November 1961 (age 62)Political partySri Lanka Podujana PeramunaOther politicalaffiliationsSri Lanka People's Freedom AllianceAlma materUniversity of Peradeniy...

Si ce bandeau n'est plus pertinent, retirez-le. Cliquez ici pour en savoir plus. Cet article ne cite pas suffisamment ses sources (juin 2016). Si vous disposez d'ouvrages ou d'articles de référence ou si vous connaissez des sites web de qualité traitant du thème abordé ici, merci de compléter l'article en donnant les références utiles à sa vérifiabilité et en les liant à la section « Notes et références ». En pratique : Quelles sources sont attendues ? Comm...

 

Covered bridge in New Brunswick, Canada Hartland Covered BridgeHartland Covered Bridge, from the Somerville side looking back toward Hartland.Coordinates46°17′48″N 67°31′49″W / 46.29667°N 67.53028°W / 46.29667; -67.53028CarriesHartland Bridge Hill RoadCrossesSaint John RiverLocaleHartland-Somerville, New Brunswick, CanadaCharacteristicsDesignHowe truss covered bridge[1]MaterialConcrete (piers)wood (truss)[1]Total length1,282 feet (391 m...