Nathalie de Vries (Appingedam, Herbehereak,1965) herberear arkitektoa, irakaslea eta hirigilea da. 1993an, Winy Maas eta Jacob van Rijs-ekin batera, MVRDV estudioa sortu zuen. Lehen lanek, hala nola Villa VPRO telebista-zentroak eta WoZoCo zaharren urbanizazioak, biak Herbeheretan, nazioarteko gorespenak ekarri zizkioten, eta MVRDVk nazioarteko arkitekturan duen zeregin nagusia ezarri zuten.[1][2][3][4][5][6]
Lan ibilbidea
Delft-eko Unibertsitate Teknologikoan amaitu zituen ikasketak, eta ondoren Zeelanda Berriko Mecanoo enpresan lan egin zuen. Mundu osoan eman ditu hitzaldiak, eta nazioarteko arkitektura-epaimahaietan ere parte hartu du. Irakasle gonbidatua izan da Berlingo Unibertsitate Teknikoan (Berlingo DU) 2002-2004 aldian, eta Morgensternen kritikari bisitaria izan zen 2005ean Chicagoko Illinois Teknologia Institutuan. Rotterdameko Berlage Institutuan, Arnhemeko ABKn eta Delft-eko Unibertsitate Teknologikoan ere ibili da. 2013an, Kunstakademie Düsseldorf arte-akademia alemaniarreko irakasle bihurtu zen.
Nathalie de Vries nazioarteko arkitekturaren azterlan bat zuzentzen duen emakume bakarretakoa da. Beste arkitektoak Francine Houben eta Farshid Moussavi dira.
Jacob van Rijs arkitektu neerlandarrarekin ezkonduta dago. Rotterdamen bizi dira, Herbehereetan, eta bi alaba dituzte.
Bestelako eginkizunak
1999tik 2005era, Herbehereetako Arkitektura Funtsaren Batzordeko kidea izan zen (1999/2005).
Salzburgoko Gestaltungsbeiraten kidea izan zen (Austria, 2003/2006)
2004an, Herbeheretako Oase arkitektura aldizkariaren fundazioko batzarreko kide izendatu zuten.
2005etik 2008ra, Nathalie de Vries trenbideetako arkitekto nazionala izan zen ProRail / NSren izenean, Herbehereetako tren-korporazio nazionalaren izenean.
Groningengo Groninger Museum-eko ikuskapen-batzarrarekin bat egin zuen.
1991n, Winy Maas eta Jacob van Rijs-ekin batera, MVRDV azterlana (hiru fundatzaileen izenen inizialen akronimoa) sortu zuen, arkitekturaren, hiri-azterketen eta paisaiaren diseinuaren arloetan diseinuak eta azterlanak proiektatzeko.[7]
MVRDV enpresak Rotterdam hirirako hirigintzari buruzko azterlanak egin ditu, Herbeheretako VPRO irrati- eta telebista-enpresaren egoitzak eta Amsterdamgo Wozokoko adinekoentzako egoitzak, Holandar Arkitektoen Elkartearen JA van Eck saria irabazi zutenak, nazioarteko bezeroen mordoa MVRDVri begira dago. Ikerketak aktiboki parte hartu du munduko hainbat tokitako proiektuetan. MVRDVk Holandako pabiloia diseinatu zuen Expo 2000rako Hannoverren, Ekohiria EspainiakoLogroñon, Tokioko Gyre eraikina eta beste asko.
Iruditegia
MVRDV arkitektoak, Herbehereak, 1991
GlazenBoerderij, MVRDV arkitektoak. 2013
WOZOCOs, MVRDV arkitektoak. Amsterdam
Expo2000, MVRDV, Hannover, Pavillon Niederlande
Depot Boijmans Van Beuningen. MVRDV arkitektoak, Rotterdam,