Bolshói Antzokiko ballet-eskolan sartu zen 1953an, eta hantxe jaso zuen prestakuntza 1961era arte. Maria Kozhujova, Sofia Golóvkina eta Marina Semiónova izan zituen irakasle. 1961ean graduatu zen, eta azken azterketetan A+ nota jaso zuen eskolako lehen dantzaria izan zen.
1963an Bolshóiko balletean sartu zen, eta 3 hamarkada baino gehiagoan izan zen lehen dantzaria. besteak beste, Odette-Odile Beltxargen aintzira lanean, Giselle, Julieta izan zen.
1976an Artista del pueblo de la SESBren domina jaso zuen.
1986an Lenin saria.
Iruditegia
Natalia Bessmértnova eta , Guido Lauri koreografo erromatarra, 1976-1979 tartean
“Natalya Bessmertnova eta Vladimir Tikhonov Bolshoi antzokian". Natalia Bessmértnova, Kitri eta Vladimir Tikhonov, Basilio, Ludwig Minkus-en Don Quijote baleteko eszena batean, SESBko Bolshoi Antzerki Akademikoan, 1971.06.01