Nancy Grace Augusta Wake (Wellington, Zeelanda Berria, 1912ko abuztuaren 30a – Londres, Erresuma Batua, 2011ko abuztuaren 7 ), eskuarki Nancy Wake deitua, bere senarren abizenez Nancy Forward edo Nancy Fiocca eta Sagu zuria ezizenez -Gestapok ipini zion ezizen hori—, australiar kazetari eta isileko agentea izan zen, Bigarren Mundu Gerran Frantziako Erresistentzian jardun zuena.
Hasieran, Frantziako Erresistentziaren mezulari aritu zen, eta ospea lortu zuen maki taldeetan. Aurrerago Ian Garrow kapitainaren ihes-unitatearekin bat egin zuen, Ehunka pertsonei lagundu zien alemaniarrek okupatutako lurraldeetatik ihes egiten. Eta, horrenbestez, aliatuen bandoan ohore-domina gehien jasotako emakumea izan zen, esaterako Ohorezko Legioa, Frantziako Erresistentziaren Domina, George Domina edo Askatasunaren Domina Presidentziala. Bizitza arriskuan izan zuen gerra osoan; Gestapok bost milioi liberako saria ezarri zuen 1943an hura harrapatzea lortzen zuenarentzat. Baina Wake 2011n hil zen, 98 urte zituela.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak