Muxar handia (Diplodus sargus), sargo izenarekin ere ezaguna, Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1]. Euskal kostaldean ohikoa, arrantzatua izan ohi da, jatekoa baita. Arrain zapala da, zilar kolorekoa, batzuetan marra ilunagoekin gurutzatua[2].
Banaketa
Ur gutxiko bazterretan ibili ohi da, dauzkan hortz indartsuekin muskuiluak, lapak eta lanpernak jaten.
Gastronomia
Duen elikaduragatik, gustu fineko okela duen arraina da, eta Hasier Etxeberria gastronomoaren iritziz, bisiguaren oso antzekoa. Handia bada, bisigua bezala presta liteke labean edo sutegian. Txikia bada, olio-berakatzetan ondo frijitua[2].
Erreferentziak
- ↑ Bauchot, M.-L. & J.-C. Hureau, 1986. Sparidae. 883-907. orr. A P.J.P. Whitehead, M.-L. Bauchot, J.-C. Hureau, J. Nielsen & E. Tortonese Fishes of the north-eastern Atlantic and the Mediterranean. 2. Lib UNESCO, Paris, Frantzia.
- ↑ a b Etxeberria, Hasier. (2006). Sukaliztegi partikularra. Alua Mundua, 56 or. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).