Muru Artederreta

Artikulu hau Tebas-Muru Artederretako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muru».
Muru Artederreta
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaTebas-Muru Artederreta
Geografia
Koordenatuak42°40′04″N 1°39′58″W / 42.66778°N 1.66611°W / 42.66778; -1.66611
Demografia
Biztanleria223 ({{{urtea}}})

Muru Artederreta Tebas-Muru Artederretako udalerriko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 223 biztanle ditu.

Izenaren jatorria

Gaztelaniazko izena Muruarte de Reta da. Izen erdal honen jatorria euskarazkoaren irakurmen kaskarra da. Izan ere, eskualde horren euskarazko izena Artederreta baita (gaztelaniazko Carrascal, hain zuzen ere; arteari carrasca deitu izan zaio inguruneko erdaraz). Beraz, herri hau Artederretako Muru izenekoa baino ez litzateke (Muru Astrain eta beste herri batzuetatik bereizi ahal izateko).

Demografia eta biztanleria

Muru Artederretako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
229 227 230 227 215 192 210 223

Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
334 Gares AdiosEneritzUkarAñorbeTirapuOlkotzMuru ArtederretaBiurrun Arrizabalaga

Kultura

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Muru Artederreta eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa