Mundu osoko Euskaldunen I. Biltzarra

Euskal diasporaren mapa.

Mundu osoko Euskaldunen I. Biltzarra Parisen 1956ko irailaren 23tik urriaren 1a arte ospatu zen, erbesteko Eusko Jaurlaritzak (Nafarroa ere barne) deitua. Helburua euskaldun guztiak, frankismopean bizi zirenak zein Ipar Euskal Herriko eta diasporakoak biltzea zen. Une garrantzitsua zen zeren eta Hego Euskal Herrian egoera oso gogorra baitzen eta nazioartean erregimen frankistak onarpenak jasotzen ari baitzen. Biltzar horretan "politika sozio-ekonomi eta kultur sailetako arazoak aztertu eta aurrerantzerako ekintzabideak fikatzea izan ziren" asmo nagusiak.[1]. Ekimena aurrera eramateko kontsentsu zabal bat bilatu zen, alderdi politikoetako eta erakunde sindinkaletako zein kultura erakundeetako ordezkariekin.[2] 1987an, Jose Antonio Ardanzak deitua, bigarrena egin zen.[3]

Biltzarraren ezaugarriak

Biltzarra Parisko Hotel d´Orsay hotelaren saloietan egin zen, 1956ko irailaren 23tik urriaren 1a arte, Jose Antonio Agirreren lehendakaritzapean. Biltzarraren idazkaritza, bestetik, Euskal Ordezkaritzan, rue Singer 50ean zegoen, 16. barrutian. Lehenengo deialdi ofiziala, Agirre lehendakiak, 1955ko urtarrilean, egin zuen.

Hiru sail handiak sortu ziren:

  • Politika saila: demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka gantzia handia baldin bazuen era, etorkizunari begira Euskal Herriaren barruko antolaketa eta nazioarteko harremanak ikertu nahi ziren.
  • Sozio-ekonomiko saila: Oso sail zabala zen. Barruan ongizatea kontutan hartzen zen (osasuna, gizarte babesak, amatasuna, urbanismoa, etxebizitzak, lurraren antolaketa...) baina baita ere industria, banketxeak, nekazaritzaren etorkizuna e.a.
  • Kultura saila: Hemen hezkuntzaren, euskal unibertsitatearen, euskal kulturaren etorkizuna aztertu nahi zen.

Ondoren beste sail bat gehitu zen: "Euskaldunak munduan".

Sail bakoitzean ponentzia orokor bat aurkeztu zen eta, ondoren, espezialista desberdineei eskatutako ponentziak ere. Lan hauek enkargatuak ziren. Horiekin batera edozein euskaldunak bere komunikazioa bidal zezakeen. Zentzu horretan biltzar demokratikoa eta irekia izan nahi zuen. Ponentzia orokorren egileak hauek izan ziren: Manuel Irujo politikoan, eta Frantzisko Jabier Landaburu kulturalean.

Guztira 400 batzarkide inguruan hartu zuten parte.[4]

Egitaraua

  • Irailaren 23an, igandean: batzarkideei ongi etorria Euskal Ordezkaritzan.
  • Irailaren 24an, astelehenean, Hotel d´Orsayn: osoko biltzarra. Lehendakariaren agurra. Biltzarraren mahaiaren antolaketa. Jose Antonio Agirreren Jaurlaritzaren lanen txostena. Lehendakariak hasierako ekitaldian egin zuen hitzaldian Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzan emandako 20 urteak (1 boterean eta 19 erbestealdian) aztertu zituen. Bere akats eta porrotak onartu zituen, besteak beste, Franco nazioartean sartzen utzi izana.
  • Irailaren 25ean, asteartean, Hotel d´Orsayn: Politika sailaren bilkura.
  • Irailaren 26an, asteazkenean, Hotel d´Orsayn: Sozio-ekonomikoaren sailaren bilkura.
  • Irailaren 27an, ostegunean, Hotel d´Orsayn: Kultura sailaren bilkura.
  • Irailaren 28an, ostiralean, Hotel d´Orsayn: "Euskaldunak munduan" saila
  • Irailaren 29an, larunbatean, Hotel d´Orsayn: Biltzarraren itxiera. Konklusioak. Itxierako hitzaldia.
  • Irailaren 30ean, igandean: Parisko pilotalekuan Folklore-jaialdia.
  • Urriaren 1ean, astelehenean: Euskal Autonomia estatutuaren aldarrikapenaren XX. urtemuga. Harrera Euskal Ordezkaritzan.

Batzordekideak

400 inguru izanik, ezin dira guztiak hemen jaso. Dena dela, izen batzuk aipatuko ditugu: Jose Migel Barandiaran, Jesus Maria Leizaola, Josu Solaun, Telesforo Monzon, Gonzalo Nardiz (diruzaina), Manuel Irujo, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia, Jesus Maria Leizaola, Jose Maria Lasarte, Zeferino Jemein, Julio Jauregi, Iñaki Unzeta, Pedro Bilbao, Virgilio Pierna, Gregorio Ruiz Ercilla, Jesus Solaun, Gabriel Goitia, Pedro Basaldua, Jose Campos, Alberto Buj, Pedro Aretxabala, Santiago Zarranz.

Erakundeak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Eusko Jaurlaritza: Euskal Batzar Orokorra-Congreso Mundial Vasco, 25 aniversario, Eusko Jaurlaritza, 1986.</ref>.

Kanpo estekak