Unión Republicana (UR) espainiar alderdi errepublikarra izan zen.
1934ko irailean Diego Martínez Barrioren Partido Radical Demócrata, Juan Botella Asensiren Izquierda Radical-Socialista eta Félix Gordón Ordásek zuzenduriko erradikal-sozialisten eskuindar aldeak alderdia sortu zuten.
1958an Izquierda Republicanarekin batera desegin zen Acción Republicana Democrática Española (ARDE) sortzeko[1].