Muhu
| Muhu | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 24 m |
| Mota | uhartea |
| Azalera | 204,86 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 58°36′N 23°15′E / 58.6°N 23.25°E |
| UTC ordua | UTC+02:00 |
| Honen parte da | Moonsund Uhartedia |
| Herrialdea | |
| Konderri | Saareko konderria |
| Landa-udalerria | Muhu Rural Municipality |
| Ur-gorputza | Itsaso Baltikoa |
Muhu edo Muhumaa (alemanez: Moon edo Mohn) Itsaso Baltikoan dagoen uharte bat da. Bere hedadura, 198 kilometro karratutakoa da, eta Estoniako hirugarren uharterik handiena da, Saaremaa eta Hiiumaaren ondoren.
Ondoan dituen Kesselaid, Viirelaid, Võilaid eta Suurlaid uharteekin, Muhu parrokia eratzen du (estonieraz Muhu vald), Saare konderriaren barnean dagoen landa udalerri bat. Udalerriko biztanleria, 2004ko urtarrilak 1eko erroldaren arabera, 1822 pertsonakoa da, eta 206,12 kilometro karratuko hedadura hartzen du. Dentsitatea, kilometro karratuko 8,8 biztanlekoa da.
Muhuko herri garrantzitsuak, Kuivastu, Liiva eta Koguva dira.
Uhartea, Estonia kontinentaletik, Moonsund itsasartearen bidez banandua dago, eta, Saaremaa uhartetik, Väike Väin itsasartearen bidez. Estonia kontinentaleko Virtsu herriarekin, transbordadore edo ferry bidez lotua dago, eta, Saaremaarekin, galtzada altxatu baten bidez, Väinatamm. Neguan, uhartea eta kontinentea, izotz errepide baten bidez lotuta daude.
1227an, Ezpataren Livoniar Anaien ordena militarrak (Gilen Modenakoak gidatutako 20.000 soldadu) itsasoa izotzezko errepidearen bidez zeharkatu zuen kontinentetik, eta Saaremaa uharteari eraso zion, estoniar jentilen azken gordelekua baitzen. Estoniarrek, Muhun, gotorleku zirkular bat utzi zuten. Horren hondakinak uharteen arteko galtzada altxatutik gertu mantentzen dira. Halaxe bukatu zen Estoniar Gurutzada.
Muhu, ospetsua da, baita ere, oraindik, Estonia osoan funtzionatzen jarraitzen duen haize errota bakarrarengatik, baita Moonsundeko guduagatik ere, 1917ko iraila-urrian gertatu zena, Errusia eta Alemaniako itsas armaden artean (baita hiru britainiar itsaspeko ausart ere).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
