Hiiumaa

Hiiumaa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTornimägi (en) Itzuli
Motauhartea
Azalera989 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak58°53′03″N 22°38′40″E / 58.8842°N 22.6444°E / 58.8842; 22.6444
UTC orduaUTC+02:00
Honen parte daMoonsund Uhartedia
Herrialdea Estonia
Konderri Hiiu konderria
Landa-udalerriaHiiumaa Rural Municipality
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa

Hiiumaa Estoniako bigarren uharterik handiena da, 989 kilometro karratuko hedadurarekin. Itsaso Baltikoan dago, Saaremaa uhartetik iparraldera, eta mendebaldeko estoniar uhartediaren zati da (Moonsund Uhartedia). Hiiumaa uharteko hiri nagusia Kärdla da. Azken herri honetatik zazpi kilometro ingurura dago Kärdlako aireportua

Hiiumaa, Hiiu Konderriko uharte nagusia da, estonieraz, konderri hau Hiiumaakond edo Hiiumaa deitzen delarik. Uhartearen aleman eta suedierazko izena Dagö da (egunaren uhartea), eta, danieraz Dagø da. Finlandieraz Hiidenmaa deitzen da, hitzez hitz, "deabruaren uhartea" esan nahi duena.

Geografia

Uhartearen azaleraren %60a, basoz betea dago; are gehiago, uharte hau, Estonia osoko lurralderik basotsuena da. Pinu, izei eta orreak daude, eta, uhartearen barnealdean, zingirak daude.

Uhartea, laua da. Bere altuerarik garrantzitsuena, 68 metrokoa da. Mendebaldeko zatian, lakuren batzuk daude, horietatik handiena Tihu Suurjärv delarik, 85 hektarea inguruko azalerarekin.

Historia

Hiiumaan egondako lehen giza finkapenei buruzko froga arkeologikoak, K. a. IV. mendekoak dira. Dageida uharteari buruz hitz egiten den lehen dokumentua, kronikari garaikideek egin zuten 1228an, Hiiumaa uhartea, Estoniaren gainontzeko lurraldea bezala, gurutzatu germaniarrek konkistatu zuten garaian. 1254an, Hiiumaa Ösel-Wiekeko Gotzaindegiaren eta Ordena Teutonikoko livoniar adarraren artean banatu zen (neurri batean, Hansaren izenean ere lanean ari zen). Uhartea, Suediak hartu zuen 1563 eta 1710 bitartean. Uharteko suediar hiztunen zati handi bat, handik joan zen edo estoniartua izan zen Errusia Inperialaren garaian, 1710etik Lehen Mundu Gerrararte, gerra honetan, alemaniarrek uhartea hartu zutenean.

Gerraren ondoren, Estonia independentearen zati izatera pasa zen. Sobietarrek erantsi zuten 1940an, alemaniarrek 1941ean eta berriz sobietarrek 1944an, ordutik aurrera, Sobietar Batasunaren zati izatera pasa zelarik, herrialde hau, 1991n zatitu zen arte. Ordutik, uhartea, Estonia independentearen zati da.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.