Mtskheta[1] (georgieraz: მცხეთა) hiri-museo bat da, Georgiako hiririk antzinakoenetakoa eta Mtskheta-Mtianeti ekialdeko probintziako hiriburua, Tbilisitik gertu.
K.a. III. mendea eta V. mendearen artean antzinako Georgiako Erresumako hiriburu izan zen eta bertako eliza historikoen multzoa, Kaukasoko Erdi Aroko arkitekturaren adibide ona dira, eta erresuma honen garapen maila altuari buruzko lekukotza bikaina. Mtskhetan, georgiarrek, kristautasuna onartu zuten 317an eta oraindik, Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoaren egoitza magusia da.
1996ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2], "Mtskhetako monumentu historikoak" izenarekin.
Monumentuak
Mtskhetan daude georgiar arkitektura kristauaren monumentu garrantzitsuenak le:
Aipatzekoak ere badira:
- Armaztsikhe gotorlekua (III. mendekoa)
- Armaztsikhe akropolia (IX. mendekoa) (Armazi),
- errege-jauregi baten hondakinak (I-III. mendekoak) eta I. mendeko hilobi bat,
- Bebris Tsikhe gotorlekua (XIV. mendekoa),
- Mikhail Mamulaxviliren lorategia,
- Arkeologia Institutua...
Senidetutako hiriak
Erreferentziak
Kanpo estekak