Svetitskhoveli katedrala (georgieraz: სვეტიცხოვლის საკათედრო ტაძარი, translit.: svetitskhovlis sakatedro tadzari, literalki Zutabe Biziaren katedrala) Mtskheta georgiar hiri santuan dagoen katedrala da. Georgiako eliza handiena da,Tbilisiko Hirutasun Santuaren katedralaren atzetik.
Kristoren tunika bertan omen dago lurperatuta eta horregatik eskualdeko gurtza eta erromes gune garrantzitsua izan da historian zehar[1]. Egungo eraikina 1029an amaitu zen, Arsukisdze arkitektoaren gidaritzapean, baina eliza bera IV. mendetik dago bertan.
1994ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2], «Mtskhetako monumentu historikoak» izenarekin.
Ezaugarriak
Katedrala harresiz inguratuta dago eta eremu itxian beste hainbat eraikin ere badaude, hala nola Anton II.a patriarkarena (XVIII. mendekoa) eta Melkisedek I.arena (XI eta XIV.ekoa).
Elizak kupuladun gurutze eskema jarraitzen du, Georgian estilo nagusi bilakatu zena herrialdea politikoki batu zenean Bagrat III.aren agindupean.
Katedralaren barnean balio handiko mosaiko eta freskoak daude, horietako batzuk XIII. mendekoak. XIX. mendean, Errusiako tsarraren bisita aitzakia hartuta, barnealde osoa kareztatu zen itxura "garbiagoa" ematearren, eta fresko asko kaltetu eta desagertu ziren. Barnean ere Hilobi Santuaren erreplika bat dago (XIV. mendekoa).
-
Oinplanoa
-
Luzerako ebaketa
-
Zeharkako ebaketa
Erreferentziak
Kanpo estekak