Mondragón Club de Fútbol

Mondragón Club de Fútbol
Ezizena(k)Mondra, Herensugeak eta Dragoiak
Sorrera1913 (111 urte)
Futbol zelaiaMojategi
Arrasate
edukiera: 600 lagun
inaugurazioa: 2007
PresidenteaXabier Etxeberria
LigaOhorezko Erregionala
2023-24Gorengoen maila, 1.a (igo)
Webguneawww.mondragoncf.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Mondragón Club de Fútbol edo Arrasateko Futbol Taldea (Mondra deitu ohi zaio) Arrasateko (Gipuzkoa) futbol talde nagusia da. Gipuzkoako talderik zaharrenetakoa da, Irún Football Club (1902), Beasain (1905) eta Errealaren (1909) atzetik laugarrena.[1]

Taldeak Musakola auzoan kokatuta dagoen Mojategi futbol zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.

Historia

Club Deportivo Mondragón

1910 urtean Madrilgo bi ikasle, Gonzalo eta Laureano Ortiz de Zarate y Elosea, Arrasatera etorri ziren udako oporrak pasatzera. Ama arrasatearra zuten eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako bainuetxetan egoten ziren. Atlético Madrilen sorreran egon ziren anai biak, eta Arrasateko kaleetan ere futbolean aritzen ziren. Hauek ikusita, herriko hainbat gaztek 1913an Club Deportivo Mondragón sortu zuten.[2] 1916an ordea taldea desegin zen, orduko langileek hasitako greba baten ondorioz jokalari gabe gelditu eta Etxaluzeko futbol zelaiaren errenta ezin izan baitzuen ordaindu. 1922 urtean taldea birsortu egin zen. 1923 urtean Mahalako zelaia inauguratu zuen. Entrenatzaile ingelesa ere ekarri zuten, Mister Harris izenekoa, 500 pezetatako soldatarekin.[1]

More eta zuria

Aretxabaletaren aurkako derbia.

Gerra Zibila pasa ondoren 1942 urtean talde berria sortu zen, Fundación de la Juventud Deportiva de Mondragón izenekoa, eta honek hartu zituen gaur egungo koloreak; morea eta zuria.[1] Gipuzkoako Ohorezko Erregionala hasi eta berehala, 1951ean, Mondra txapelduna izan zen. Sei urte egin zituen jarraian Hirugarren Mailan emaitza onak lortuz gainera, bi aldiz hirugarrena izan baitzen (kontuan hartu behar da bigarren B maila ez zela oraindik existitzen). 1957an jeitsi eta 1962an itzuli zen, berriz ere sei urtetarako eta birritan laugarren eginez gainera. 1965-66 denboraldian gaur egungo izena hartu zuen, Mondragón Club de Fútbol.[2] Azken aro bikaina 1987 eta 1996 artean izan zuen, hirugarren mailan 9 urte jarraian eginez. Ordurako Atxabalpeko futbol zelaian jokatzen zuen, Gesalibar auzoan. 1992-93 denboraldian hirugarrena izan zen eta Bigarren B mailarako igoera fasea jokatu zuen. Utebo, Egüés eta Escobedo izan zituen aurkari eta ligaxkan partida bat irabazi (Escobedori), bi berdindu eta hiru galdu zituen.

1995-96an maila galdu zuen eta ordutik Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean aritu da. Diru arazoengatik maila apalean ibili izan da ordutik.

Mendeurreneko partida

2013an ehungarren urteurrena ospatzeko Errealaren aurka partida jokatu zuen denboraldi aurrean. Nabarmen gelditu zen maila desberdintasuna, Mondra Erregional Preferentean ari baitzen eta Erreala Lehen mailan.[3]

2013-07-12
Mondragón CF 0 – 12 Real Sociedad Mojategi, Arrasate

Uniformea

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Club Dep. Mondragón
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'

Ereserkia

Taldeak badu ereserki ofizial bat. Bere leloak horrela dio:[4]

Gora Mondra, beti jokatuz garbi
Gora Mondra, txapelari segi

Dena dela herriko RIP musika taldeak egindako abestia da ezagun bihurtu dena, Liverpool taldeko "You'll never walk alone" ereserkiaren moldaera bat da, ingelesez abesten dena.[5]

Datuak

2024-25 denboraldia barne:

Hirugarren mailan egindako denboraldiak

Denboraldia # Maila Emaitza
1952-53 3 3. maila 5.a
1953-54 3 3. maila 4.a
1954-55 3 3. maila 3.a
1955-56 3 3. maila 3.a
1956-57 3 3. maila 15.a (jeitsi)
1962-63 3 3. maila 4.a
1963-64 3 3. maila 14.a
1964-65 3 3. maila 13.a
1965-66 3 3. maila 4.a
1966-67 3 3. maila 10.a
1967-68 3 3. maila 14.a (jeitsi)
1983-84 4 3. maila 19.a (jeitsi)
1987-88 4 3. maila 10.a
1988-89 4 3. maila 9.a
1989-90 4 3. maila 8.a
1990-91 4 3. maila 11.a
1991-92 4 3. maila 12.a
1992-93 4 3. maila 3.a
1993-94 4 3. maila 10.a
1994-95 4 3. maila 11.a
1995-96 4 3. maila 18.a (jeitsi)

Azken denboraldiak

Denboraldia # Maila Postua
2004-05 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 9.a
2005-06 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 10.a
2006-07 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 7.a
2007-08 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 7.a
2008-09 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 11.a
2009-10 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 6.a
2010-11 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 11.a
2011-12 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 15.a
2012-13 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 15.a
2013-14 6 Erregional Preferentea 7.a
2014-15 6 Erregional Preferentea 3.a
2015-16 6 Erregional Preferentea 2.a
2016-17 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 7.a
2017-18 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 7.a
2018-19 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a
2019-20 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 13.a
2020-21 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 8.a/-
2021-22 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 6.a
2022-23 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 18.a (jeitsi)
2023-24 7 Gorengoen maila 1.a (igo)
2024-25 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Palmaresa

Emakumezkoen taldea

Mondragón Club de Fútbol
Sorrera1987 (Arrasate)
2017 (Leintz Arizmendi)
1923 (Arrasate)
Futbol zelaiaMojategi (Arrasate)
LigaGipuzkoako Gorengo Maila
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

1987an Emakumezkoen taldea sortu zuen klubak, Euskal Herri mailan aurrenekotakoa izan zen. 2017an Arizmendi Futbol Taldeak (Arrasate-Aretxabaleta) Euskal Ligara igotzea lortu zuen eta denboraldi berrirako Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta Arrasateko Futbol Taldeak bat egin zuten proiektuarekin. Horrela sortu zen Leintz Arizmendi Futbol Taldea.[6] 2017-18 denboraldian taularen erdialdean gelditu bazen ere uko egin zion mailari.[7]

2023 artean izan zen Leintz Arizmendi taldearen parte. Orduan berriz ere bakarkako bideari ekitea erabaki zuen.[8]

Leintz Arizmendi
Urtea Maila Postua
2017-18 Euskal Liga 10.a
2018-19 Gipuzkoako Erregionala 4.a
2019-20 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2020-21 Euskal Liga erretiratua
2021-22 Gipuzkoako Erregionala 5.a
2022-23 Gipuzkoako Erregionala 7.a
Mondragón CF
2023-24 ez
2024-25 Gipuzkoako Gorengoen maila

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Cien años de fútbol mondragonés» El Diario Vasco 2013-05-26 (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  2. a b «Historia» Mondra Futbol Club (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  3. (Gaztelaniaz) MARCA.com. [https://www.marca.com/2013/07/12/futbol/equipos/real_sociedad/1373658829.html «La Real Sociedad golea al Mondrag�n»] MARCA (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  4. «Ereserkia» Mondra Futbol Club (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  5. RIP - Mondra. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  6. «Leintz Arizmendi Futbol Taldea sortu da, emakumezkoen futbolaren mesedetan — TUlankide MONDRAGON» www.tulankide.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  7. «Leintz Arizmendik Euskal Ligan jarraitzeari uko egin dio - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  8. «Mondrak Leintz Arizmendi proiektutik irten eta talde propioak izatea erabaki du - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak