2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek igoera play-offak jokatu zituzten elkarren artean eta bakarra igo zen Bigarren B mailara. Ez zen jaitsierarik izan baina azpiko mailetatik taldeak igo ziren, IV taldean probintzia bakoitzeko bana eta XV multzoan Lehen Autonomikotik hiru[1]. Horren ondorioz talde kopurua handitu egin da 2020-21 denboraldirako eta txapelketak egitura berezia hartu zuen. Bi fasetan jokatu zen. Lehenengo fasean 11 taldetako bi multzo osatu ziren. Bigarren fasean multzo bakoitzeko hiru talde onenek igoera fasea jokatu zuten eta azkenengo bostek jaitsiera fasea.
Multzo bakoitzeko txapelduna Bigarren Federaziora igotzen da, 2. eta 5. postuen artean jokaturikoek igoera play-offak jokatzen dituzte. Azken bostek maila galtzen dute. Horretaz gain aurreneko biak Errege Kopa jokatzeko sailkatzen dira.