Miren Etxezarreta Zubizarreta (Ordizia , Gipuzkoa , 1936ko martxoaren 23a ) euskal herritar ekonomialaria , ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzaile bat da.
José Iglesias Fernández espainiar ekonomialari eta soziologoarekin ezkondua dago, seme bat dutelarik.
Miren Etxezarretaren hitzaldia Terrassako 15Man .
Karl Marxez gain, ideologikoki Rosa Luxemburgen eragina du, eta Joan Robinson postkeynesiarraren eta Paul A. Baran eta Paul Sweezy marxisten eragina ere badu.[ 1]
2010ean ondoko arrazoiarengatik ekonomista bilakatu zela aipatu zuen: «[...] txiro eta aberatsak egoteak beti kezkatu izan nau, eta zergatia jakin nahi nuen». Eta sarkasmoz gehitu zuen: «[...] Ekonomia ikasita jakingo nuela pentsatu nuen. Bost urtez ikasi eta ezin izan nuen jakin. 70 urterekin zertxobait jakin ahal izan dut».[ 2]
2007tik aurrera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da.
Publikazioak
Hona hemen Miren Etxezarretaren lan batzuk:
Liburuak
1997 - Euskal baserriaren oraina eta geroa , Jakin
1997 - El caserio vasco? , egilearen publikazioa
2010 - Sin pensiones públicas, ¿qué futuro? . Icaria .
2006 - La agricultura española en la era de la globalización , Ministerio de Agricultura Pesca y Alimentación.
2004 - Crítica a la economía ortodoxa , Univeristat Autònoma de Barcelona – Servei de Publicacions.
2015 - La economía , Paidos.
Artikuluak
Asko idatzi ditu. Dialnet webgunean ikus daitezke horietako batzuk:
Erreferentziak
Kanpo estekak
(Gaztelaniaz) : Cristina S. Barbarrojaren komentarioa XXI. mendeko pentsalariei buruz.
(Gaztelaniaz) : Irakaslearen webgunea.