Mirari Sagarzazu Sacristán (Oñati, Gipuzkoa, 1986ko maiatzaren 8a) artisaua eta artista da, ilustratzailea. Bertsozale Elkarteko irakaslea ere bada.[1]
Bizitza
Batxilergo artistikoa egin zuen Ignacio Zuloaga institutuan, ondoren Arte Ederrak eta azkenik doktoratu egin zen Euskal Herriko Unibertsitatean,[2]Bere tesiaren izenburua: ¿Por qué pinto así? La expresión plástica y artística en adolescentes con Síndrome de Asperger, Autismo de Alto Funcionamiento y/o Trastornos del Espectro Autista.[3]Etxekoen babesa izan du bidean, etxean beti bultzatu baita sormena.
Lan ibilbidea
Ilustratzaile da lanbidez eta bere ilustrazioak beste euskarri batzuetara eramaten ditu.
- Haurrentzako kamisetak eskuz margotu izan ditu.
- Haurren ipuinak ilustratu ditu argitaletxe zein erakunde desberdinentzako, eta baita material didaktiko eta webguneren bat ere.
- Ilustratzailea izateaz gain, bertsozale elkarteko irakaslea ere bada eta bertso saioetan jai-jartzaile ere jardun du.[4]
- 2022an Appa Hi!, hika ikasteko Oñatin sortu zuen aplikaziorako marrazkiak egin zituen.[5]
- 2022an Hitakoa berreskuratzeko eta bultzatzeko Oñatin abian duten Ingo Xonau programari buruzkoak azaldu zituen ETBko Hitzetik Hortzera saioan.[6]
- Hurretik Oñati alkarregaz ezaguketako proiektuko marrazkiak egin zituen.[7]
Zaletasunen artean bidaiatzea du gustuko, gauza berriak ikustea, pelikulak ikustea , irakurtzea edota paseatzea.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak