Miranda Aldhouse-Green
Miranda Jane Aldhouse-Green (Aldhouse jaioa, 1947ko uztailaren 24a) britainiar arkeologo eta akademikoa da, Burdin Aroari eta zeltei buruzko ikerketagatik ezaguna. Arkeologia-irakaslea izan zen Cardiffeko Unibertsitatean, 2006tik 2013ra[1]. 2000. urtera arte Miranda Green edo Miranda J. Green izena erabiliz argitaratu zuen.
Bizitza goiztiarra eta hezkuntza
Lehen unibertsitate gradua Cardiffeko Unibertsitatean lortu zuen, masterra Lady Margaret Hall-en (Oxford, 1974) eta doktoretza Open University-n, 1981ean.
Ibilbide akademikoa
Aldhouse-Green Galesko Unibertsitateko (Newport) fakultateko kide izan zen 1993 eta 2006 bitartean, eta Arkeologiako irakasle izendatu zuten 1998an[2]. Aurretik Worthing eta Peterborough museoetanlan egin zuen eta Galesko Unibertsitate Irekian. Aldhouse-Green Londresko Antikuarioen Elkarteko (FSA) kide izan zen, 1979ko azaroan hautatua izan ondoren[3][4]. Presidenteorde ohia da (2002), ondoren, The Prehistoric Society lehendakaria, eta Erresuma batuko pertsonaien Who's Who zerrendan sartu dute 2004az geroztik[2].
Bere ikerketa-interesak Burdin Aroa, Erromatar-zelta garaian batez ere galiar-erromatar ikonografia eta sakrifizio-jarduerak dira[5]. Erresuma Batuko Unibertsitatearen (Eureka UK, 2006ko ekaina) txosten batek aipatzen du Aldhouse-Greenek egindako ikerketa zeltak ulertzeko, azken 50 urteetan mundua aldatu duten Erresuma Batuko akademikoen "100 aurkikuntza, garapen eta asmakizun handienen" artean[6]. 2018ko Sacred Britannia: The Gods and Rituals of Roman Britain (Britainiar Sakratua: Britainia Handiko jainkoak eta errituak Erroman) liburuak erromatar Britaniaren erlijioaren ikuspegi sakona eskaintzen du. Epigrafiaren ebidentzia eta kultura materiala erabiltzen ditu, indigenen, ekialdeko eta militarren gurtzekin eta haien erritualekin zerikusia dutenak[7].
Bizitza pertsonala
Aldhouse-Green 1970az geroztik Stephen Aldhouse-Green (1945–2016) arkeologoarekin ezkondu zen, aurretik, Stephen Green zena[8][9].
Hautatutako argitalpenak
- Sussex Archaeological Collections, 1973.
- A corpus of small cult-objects from the military areas of Roman Britain, British Archaeological Reports, British Series, 1978
- Roman Archaeology, Longman, 1984.
- The Gods of the Celts, Sutton, 1986.
- The World of the Druids, Thames, 1992.
- Celtic Myths, British Museum Press, 1993
- Celtic Goddesses: Warriors, Virgins and Mothers, British Museum Press, 1995.
- Explorando el Mundo de los Druidas, Thames eta Hudson, 1997.
- Dictionary of Celtic Myth and Legend, Thames and Hudson, 1997.
- Celtic Art; Symbols and Imagery, Sterling, 1997.
- "Vessels of Death", Antiquaries Journal 78 (1998): 63–84.
- Animals in Celtic life and myth. 1998. ISBN: 9780203023563
- Pilgrims in Stone, British Archaeological Reports, International Series, 1999.
- Dying for the Gods: Human Sacrifice in Iron Age and Roman Europe, Tempus, 2001[10].
- The Gods of Roman Britain, Shire Publications, 2003.
- The Celts, Weiderfeld eta Nicolson, 2004.
- Gwent in Prehistory and Early History, University of Wales Press, 2004.
- An Archaeology of Images, Routledge, 2004.
- The Quest for the Shaman: Shape-Shifters, Sorcerers And Spirit Healers of Ancient Europe, Thames & Hudson, 2005 (Stephen Aldhouse-Greenekin).
- Boudicca Britannia, Pearson Longman, 2006.
- Bog Bodies Uncovered, Thames and Hudson, 2015.
- Sacred Britannia: The Gods and Rituals of Roman Britain, Thames and Hudson, 2018. ISBN 978-0-500-25222-2
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
|