Hizkuntzaren corpus-plangintzan lan zabala egindakoa da.
1972an, artean ikasle zelarik, Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetakoa izan zen: zientzia-tekniken alorreko lehen euskal aldizkaria sortzeaz gainera, irakaskuntzarako hainbat material prestatzen eta hitz-eraketazko azterlanak bideratzen hartu zuen parte.[2]
1978an, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Institutua (UZEI) sortu zenetik, zientzia-tekniken alorreko arduradun teknikoa izan zen. Bertan jardun zuen lanean, besteak beste, Fisika, Kimika eta Matematika hiztegiak prestatzen, eta lexiko-sorkuntza erabideen aztertzaile eta ikastaro-emaile. Halaber, maileguzko hitzen idazkeraz eta ebakeraz UZEIn eginiko sistematizazio-lanaren egile dugu.[2]
Hezkuntza
Euskal Unibertsitatea eratzeko ekimenaren partaideetako bat ere izan zen, 1979tik aurrera. Autonomia aurreko Eusko Kontseilu Nagusiak eta Bilboko (gero Euskal Herriko) Unibertsitateak sorturiko Batzorde mistoaren kidea izan zen. Euskal Unibertsitaterako Planifikazio-batzordea zuen batzorde misto horrek izena, eta horren barruan unibertsitate alorreko hizkuntza-normalkuntza bideratzeko azpibatzordea sortu zen: euskal kulturarekiko unibertsitate-beharrizanen lan-taldea. Lan-talde horren arduraduna izan zen.
1981. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aritu da lanean, hasieratik Euskara Zerbitzuaren buru izan delarik.[4]2014an hartu zuen erretiroa. Erantzukizun horretan, Administrazioak euskararen ikaskuntza eta ezagutza ereduak finkatzeko egitasmorik nagusietan esku hartu du. Aipatzekoa da eragin zuzena izan duela EGA tituluaren, HE1 eta HE2 hizkuntza-eskakizunen eta IRALE programaren sorreran.
Pedagogia eta hezkuntzaren esparruan, berriz, hainbat egitasmo martxan jartzeko lan-taldeetan jardun da: EIMA programa (Euskal Ikasmaterialgintza), hau da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako ikasliburuak, ikus-entzunezko eskola-materialak eta softwarea sortu eta hizkuntzaren kalitatea zaintzeko; NOLEGA programa eta ULIBARRI proiektua, eskola-giroan euskararen erabilera indartzeko; Hezkuntza Administrazioa Euskalduntzeko Plana. Halaber, A, B eta D ereduen hizkuntzazko gaitasun-ondorioak ateratzea eta hobekuntza-neurriak proposatzea izan dira haren eginkizun batzuk.
Euskaltzaindia
1983. urtean, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Lehenago ere, 1976an bertan, Euskaltzaindiaren matematika azpibatzordeko kide izan zen.[4] Erakundearen baitan lan oparoa egin du, lexikologia eta hiztegigintzaren aldetik batik bat: Hiztegigintza batzordearen kide izana da hainbat urtez, baita Jagon saileko kide ere. Batean zein bestean, bertako idazkari izana da zenbait urtez.
Bestalde, Euskaltzaindian bertan, LEF (Lexiko Irizpideen Finkapena) batzorde-atalaren gestio-arduradun izana da. Langintza horren ildotik, maileguzko hitzen idazkera, Orotariko Euskal Hiztegia proiektua eta EEBS (Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa) egitasmoa garatu ziren.
2006ko apirilaren 27tik aurrera euskaltzain osoa da. Sarrera hitzaldia 2007ko ekainaren 2an irakurri zuen Donostian.[5]
Gaur egun Euskararen Historia Soziala (EHS) izeneko egitasmoa darama aurrera. 2007an sortutako proiektu honek soziolinguistika historikoaren bidea lantzen du, euskarak eta euskararekin harremanetan egon diren hizkuntzek denboran izan duten bilakaera soziala aztertzen duenean.[6]
Soziolinguistika
Hizkuntza alorrean duen esperientzia guztia bilduta, soziolinguistikaren eta hizkuntzaren soziologiaren alorrean aritu da, eta euskarak munduko beste eremu urriko hizkuntzekin batera dituen arazoen teoria eta praktika aztertu ditu. Horrek hamaika kongresu eta topaketatara eraman du, Euskal Herrian eta Europan barna. Alde horretatik, Joshua Fishman soziolinguista estatubatuarraren zenbait lan itzuli ditu eta baita berarekin elkarlanean aritu ere.
Neurri handi batean, berak ekarri ditu euskararen egoerara Fishmanek darabiltzan oinarrizko hainbat kontzeptu:[7] hala nola, mintzaldatzea, ingelesezko language shift kontzeptuaren ordainetan, hiztun-talde baten baitan denboran zehar ematen den hizkuntza batetik beste baterako aldaketa adierazteko. Euskararen kasuan, euskal hiztun-taldeen baitan erdarara (gaztelaniara nahiz frantsesera) egiten den aldaketa.
Hizkuntza indarberritzea (HINBE), hau da, mintzaldatze prozesua bertan behera uztea, reversing language shift (RLS) kontzeptua adierazteko, baita arnasguneen kontzeptua ere, ahuldutako hizkuntza batentzat beharrezkoak diren hiztun-eremu demografikoki kontzentratuei buruz aritzeko.
Azken urteotan, Euskararen Historia Soziala egitasmoaren baitan, euskararen nahiz beste edozein hizkuntzaren historia soziala lantzeko eredu metodologiko bat garatu eta finkatu du, egitasmoko lankideekin batera.
Irakasle eta tutore da HIZNET – Hizkuntza plangintza graduondokoan.
Hitz egiten eta idazten dakizkien hizkuntzak euskara, gaztelania, alemana eta ingelesa dira.
Euskal Irakaskuntza: 10 urte. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1990
Hitz elkartuen osaera eta idazkera: LEF batzordearen emaitzak, Euskaltzaindiaren gomendio-arauak. Bilbo: Euskaltzaindia, 1992
Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa. Bilbo: Euskaltzaindia, 2010.
Euskararen historia soziala lantzeko eredu metodologikoa, Lionel Joly, Nikolas Gardner eta Mikel Zalbide. Bilbo: Euskaltzaindia, 2015
Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011): transmisioa eta gaitasuna, portaera linguistikoen motibo subjektiboak, eta mintzajarduna: bilakaera eta aurrera begirako erronkak: laburpena, Iñaki Martinez de Luna, Xabier Erize eta Mikel Zalbide. Andoain: Soziolinguistika Klusterra, 2016
Artikuluak
Mende hasierako euskalgintza: urratsak eta hutsuneak in II. Euskal Mundu Biltzarra. Euskara-biltzarra, Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1988
Euskal Eskola, Asmo Zahar Bide Berri in Euskal Eskola Publikoaren Lehen Kongresua, Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1, 211-271, 1990
Eskola-giroko hizkuntza-erabileran eragiten duten faktoreen lehen azalpen-saioa in Eskola Hiztun Bila, 17-35. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1991
Educational situation of the Basque Autonomous Community in Spain, Estrasburgo: Europako Kontseilua, 1993
Zientzi hizkuntza irakaskuntzan: euskara teknikoaren izaeraz, iturburuaz eta egungo erabilmoduaz, Gasteiz: Eusko Ikaskuntza, 1993
Eskola-munduan erabiltzen den euskara: egungo egoera eta zenbait hobekuntza-bide in Euskera, 1994
Hitz elkartuen osaera eta idazkera : gomendio-arauak prestatzeko erabili diren irizpideak in Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarra, Euskera, 1994
Maileguzko hitzen zenbait muga-arazo in Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarra, Euskera, 1994
Zientzi hizkuntza irakaskuntzan: euskara teknikoaren izaeraz, iturburuaz eta egungo erabilmoduaz in Euskal ikaskuntzak hezkuntza sarean, Eusko Ikaskuntza, 281-290 1995
Irakas-sistemaren hizkuntz normalkuntza: nondik norakoaren ebaluazio-saio bat in Eleria 5, 45-61, 2000
Ahuldutako hizkuntza indarberritzea: teoriak zer dio? in Ikastolen IX. Jardunaldi Pedagogikoak, Donostia:EHIK, 2002
Ikasleek egiten al dute euskaraz? in Bat: Soziolinguistika aldizkaria 42, 43-52 2002
Hendaia-Hondarribietako biltzarra: azalpen labur bat” in Hermes: pentsamendu eta historia aldizkaria, 4. zkia., 2002, 68-78
Hendai-Hondarribietako biltzarrak, XX. mendeko hizkuntz plangintzaren iturburu in Euskaltzaleen Biltzarraren mendeurrena, Bilbo: Sabino Arana Kultur Elkargoa, 2003
Hezkuntzaren kalitatea, elebitasunaren argitan in Ikastetxea, kalitatearen gune, 196-212, Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004
Hizkuntza-normalkuntzaren oinarrizko kontzeptuak, perspektiba sozioedukatiboan in Ulibarri proiektuaren prestakuntza-jardunaldia, Gasteiz, 2004
Basque Acquisition planning, Nicholas Gardner eta Mikel Zalbide, in International Journal of theSociology of Language 174, 55-72 or. 2005
A Basque perspective on the future of lesser used languages in CAER (Education Society of the European Regions), Cardiff, 2005
Lardizabalen gramatika, bere gizarte-giroan in Euskera 51. 1., , 71-103 2006
Lardizabal eta bere gramatika, perspektiba soziolinguistikoan, Arantzazu Muñoa-rekin batera, in Francisco Ignacio Lardizabalen 1856ko Gramática Vascongada-ren 2006ko edizioa: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006