Miho Takagi (japonieraz: 高木 美帆, Takagi Miho?, Makubetsu, Hokkaido, 1994ko maiatzaren 22a)
patinatzaile japoniarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan zazpi domina eskuratu ditu.
Ibilbidea
15 urte zituela egin zuen debuta Neguko Olinpiar Jokoetan, 2010an. 2012an eta 2013an Munduko gazte mailako abiadura-patinaje txapelketak irabazi zituen.
2018ko Pyeongchangeko Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, urrezkoa talde jarraipen proban[1], zilarrezkoa 1.500 metrotako lasterketan eta brontzezkoa 1.000 metrotako distantzian. 2019an 1.500 metrotako emakumezkoen errekorra ezarri zuen Salt Lake Cityn, 1:49.83[2].
2022ko Pekingo Jokoetan hiru zilarrezko domina eskuratu zituen jarraian, 1.500 metrotan[3], 500 metrotan[4] eta tadeko jarraipenean[5]. Azkenik 1.000 metrotako proban txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen[6].
Txapelketak
Errekorrak
Proba
|
Errekorra
|
Data
|
Tokia
|
500 m
|
37.22
|
2019ko martxoaren 2an
|
Calgary ( Kanada)
|
1.000 m
|
1:11.71
|
2019ko martxoaren 9an
|
Salt Lake City ( AEB)
|
1.500 m
|
1:49.83
|
2019ko martxoaren 10ean
|
Salt Lake City ( AEB)
|
3.000 m
|
3:57.09
|
2017ko abenduaren 1ean
|
Calgary ( Kanada)
|
5.000 m
|
7:02.72
|
2019ko martxoaren 3an
|
Calgary ( Kanada)
|
Erreferentziak
Kanpo estekak