Miguel José Asurmendi Aramendia (Iruñea, 1940ko martxoaren 6a - ibidem, 2016ko abuztuaren 9a) euskal apezpikua izan zen, Gasteizko elizbarrutiaren apezpikua izan zen 1995 eta 2016 urteen artean. San Frantzisko Saleskoaren lagunartearen kidea zen.
Biografia
1967ko martxoaren 5ean presbitero ordenatua izan zen.
1990ean Joan Paulo II.ak apezpiku ordenatu eta hasieran Tarazonako apezpikua izan zen. 1995eko irailaren 8an Gasteizko elizbarrutiaren apezpiku bihurtu zen.
2015eko urtarrilaren 5ean jakin zenez, Miguel Asurmendik 75 urte beteko zituen egunean utziko zuen Gotzaintza, hau da, martxoan. Juan Antonio Aznarez bere lekua hartzeko faboritoa izan arren,[1] Vatikanok Juan Carlos Elizalde hautatu zuen. Azken honek 2016ko martxoan hartu zuen apezpikutza.[2]
2016ko abuztuaren 9an zendu zen bere Iruñeko etxean, bihotzekoak jota.[3]
Kanpo estekak
Erreferentziak