Midnight Sun 2018ko Scott Speer estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko film dramatikoa da, 2006ko Taiyō no Uta japoniar filmaren berregokitzapena dena.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Katie Price babespean egon da haurtzarotik, gaitz genetiko arraro bat duelako: haren azalak gehiegizko sentikortasuna du eguzki izpien aurrean. Egunez, etxean sartuta egon behar du. Gau batean, Charliek ateratzeko eskatuko dio. Mutilak ere badu arazo bat, horren larria ez bada ere: kirol lesio batengatik ez du lortu Kaliforniako Unibertsitatean ikasteko diru laguntzarik. Maitemindu egingo dira gazteak, baina Katiek, mutil laguna galtzearen beldurrez, ez dio emango bere gaitzaren berririk.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak