Mesias sarritan euskal gabon kanta herrikoi bat da.
Bartolome Ertzillak sortua 1892ko Eguberrietan, Durangoko Santa Ana parrokiako koruan estreinatu zen, gero euskal lurralde guztiak zeharkatu ditu, herrikoitzat hartzen da eta Gabonetako bileretan ohiko abestia da.[1]
Bartolome Ertzillak gabon-kantari gaztelaniazko titulua jarri zion: ‘Al nacimiento del hijo de Dios’, nahiz eta osorik euskaraz idatzi. Horregatik, konposizioari hasiera ematen dioten bi hitzen izenarekin ezagutu da beti: “Mesias sarritan agindu zana…”.[2]
Ertzilla izan zen musikaren egilea, eta Balbino de Garitaonandia izan zen testuaren arduraduna. Partiturak Cástor de Gorrichategi jaunari, irakasle berriztarrari, eskainia dio, haren dizipulua izan baitzen.[2]
Partitura eta audioa
Honela hasten da abestia:[3]
Hitzak
- Mesias sarritan agindu zana
- aingeru artean dator gugana (bis)
- gloria zeruan bakea hemen
- kantari aingeruak dagoz belenen (bis)
- kantari aingeruak dagoz belenen.
- Belengo portalean, negu gogorrean,
- jaio da gure Jesus askatxo batean
- Estalki gabe dago, abere artean
- guztiz ahaltsua dana zeru ta lurrean
- Hantxe dago
- gure Jesus Hantxe dago, bai
- Haurtxo txikia
- askan dago
- amak esan dio
- lo egiteko
- bainan haurtxoak
- begiekin
- esaten dio:
- ama ezin
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak