Memory 2023ko Michel Franco mexikar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sylviak hamahiru urte daramatza alkoholik edan gabe. Pertsona nagusientzako egoitza batean egiten du lan, eta 13 urteko alaba bat du. Lanean, Alkoholiko Anonimoen bileretan, eta alaba zaintzen igarotzen du egunerokoa; asko arduratzen da nerabearengatik, eta alkoholarengandik edo mutilengandik urrun mantendu dadin saiatzen da. Sylviak gertuko harremana du ahizparekin eta haren familiarekin, baina amarekin ez da ondo moldatzen. Institutuko ikasle ohien bilera batera joango da Sylvia, eta etxera bidean gizon bat jarraika duela ohartuko da. Etxera iristean atea giltzaz itxi eta ohera joango da, baina hurrengo goizean ikusiko du gizona atarian dagoela oraindik: dardarka dago, eta ez du argi non dagoen edo zergatik dagoen hor. Saul da gizona, Sylviaren institutu berean ikasitakoa, eta dementzia goiztiarra du.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak