Meg Harris (Albury (Australia), 2002ko martxoaren 7a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.29,69 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME)) ezarri, Kanadako taldea (zilarrezkoa, 3.32,78koarekin) eta AEBkoa gaindituz (brontzezkoa, 3.32,81ekoarekin). Hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Meg Harris, Emma McKeon eta Cate Campbell-ek. Mollie O'Callaghan eta Madison Wilson ere taldeko partaide ziren, baina ez zuten finaleko lasterketan parte hartu.
4x200 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldeak 7.41,29ko denborarekin), Txinako taldearen (urrezkoa 7.40,33koarekin ME) eta AEBkoaren atzetik geratuz (zilarrezkoa 7.40,73koarekin). Taldea hauek osatzen zuten: Madison Wilson, Ariarne Titmus, Emma McKeon, Leah Neale, Tamsin Cook, Mollie O'Callaghan, Brianna Throssell eta Meg Harris-ek.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, hiru domina eskuratu zituen, urrezkoa 4x100 m librean eta zilarrezko bi, 50 m librean eta 4x100 m medleyan.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak