May Peleg (Jerusalem, Israel, 1984ko azaroaren 1a - 2015eko azaroaren 14a) israeldar LGBT eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.[1]
Peleg judu ultra-ortodoxo familia batean jaio zen. Haurtzaroan jazarpen fisikoa, emozionala eta sexuala pairatu zuen. Horrez gain, bi bortxaketa jasan zituen.
Hogei bat urte zituenean ezkondu zen eta bi seme-alaba eduki zituen. Meningitisak jo zuenetik, fibromialgia-astinaldi gogorrak izan ohi zituen. Minaren minez, 2015eko azaroaren 14an bere buruaz beste egin zuen.[1]
Hil aurretik, bere hilotza erraustua izateko gestioak egin zituen bere nahia errespeta zedin. Beldur zen bere familia ultra-ortodoxoak ez zuela emakumetzat ezagutuko, eta lege juduaren araberako ehorzketa erlijiosoa emango ziola. Kasua Israelgo Auzitegi Gorenera heldu zen eta auzitegiak Pelegen nahia betearaztea ebatzi zuen.[2]
Erreferentziak