Max Ophüls, jaiotza izenez Max Oppenheimer (Saarbrücken, 1902ko maiatzaren 6a - Hanburgo, 1957ko martxoaren 25a) frantses zinema zuzendaria izan zen, jatorriz alemaniarra.
Antzerkian hasi zen lanean hamazazpi urte zituela, baina geroago zinema lanak egiten hasi zen. Ophülsen lanek oso estilo berezia dute: xehetasunak, dekoratuaren eta gaiaren arteko harreman estua, kamera-mugimendu laster bereziak. Austrian, Frantzian, Italian, Holandan eta Estatu Batuetan egin zituen filmak. Lan aipagarrienak: Liebelei (1930), La ronde (1950), Le plaisir (1951), Madame de... (1953), Lola Montes (1955).
Erreferentziak
Kanpo estekak