Max Jacob
Max Jacob (Quimper, Bretainia, 1876ko uztailak 12 – Drancyko kontzentrazio esparrua, 1944ko martxoak 5) frantziar margolari eta idazlea izan zen, jatorriz judua. BizitzaZenbait lanbidetan aritu zen literaturan hasi aurretik. Harremanak izan zituen Picasso, André Salmon, Apollinaire Saint Martorell (1905) da berak idatzitako lehen liburu aipagarria. Le cornet à dés hitz lauz idatzitako olerki bilduma argitaratu zuen 1917an; lan horretan surrealismoaren aitzindari izan zen. 1914an katoliko egin zen, komentu batean sartu eta handik aurrera ugaritu ziren haren margo lanak. Saint-Benoît-sur-Loiren atxilotu zuten naziek eta Drancyko kontzentrazio esparruan hil zen. Beste lan aipagarri batzuk La défense de Tartufe, Le Laboratoire Central, Art Poétique eta Le nom dira. Erreferentziak
|