Maurice Ravelen jaiotetxea edota San EstebaniaLapurdikoZiburu udalerrian dagoen etxe bat da. Maurice Ravel (1875-1937) ziburutar musikagile ospetsuaren jaiotetxea da.
Kokalekua
Herrigunean dago, Maurice Ravel kaiaren 7. 27. zenbakian, eta atzealdean San Bixintxo eliza du.
Historia
Eraikinaren lehebiziko jabea eta eraikitzailea Esteban Etxeto merkatariak 1630eanAmsterdam hiriko usadiozko etxeak eredutzat hartuz eraiki zuen, izan ere, XVII. mendeanherbeheretar eta euskaldun arrantzaleen arteko hartu-emanak oso ugariak ziren, Euskal Herria eta Herbehereen artean merkataritza oparoa piztu zelarik. Etxearen lehenbiziko izena San Estebania izan zen eta lehenbiziko jabeari aipu egiten dio.
Maurice Ravelen amak, Marie Delouart jaio zenak, bere jaioterrian erditu nahi izan zuen, eta etxe horretako atezainaren logian bizi izan zen, Marie-ren Billac arreba baitzen hura. Joseph Maurice izena jarri zioten haurrari Ziburuko San Bizente elizan, etxearen atzean.[1] Hiru hilabeteren ondoren, Maurice Ravelen gurasoak Parisera bizitzera joan ziren, baina gaztea uda guztietan euskal kostaldeko hiri horretan igarotzen zituen eskualdean, helduaroa ere bai. Amak euskara irakatsi zion.
Etxea monumentu historikoen zerrendan dago inskribatuta 1934tik. Gaur egun, Ziburuko turismo-bulegoa eta Ravel Nazioarteko Musika Eskola daude etxean.
Eraikina
Eraikinak 4 solairu ditu, eta okre kolore ederreko hareharriz egina dago, goialdean harrizko bi kanoiez osatutako frontoi bat duelarik. Honetan, 1659anespainiarrek Ziburu okupatu zuten bitartean suntsitu ez zituzten ehunen bat etxeen izenak zerrendatuak daude. Etxe hau urte luzez "Mazarin Etxea" izenaz ezaguna izan zen, 1659ko Pirinioetako Hitzarmena negoziatzen ari zela, 1960koekainaren 9an Donibane Lohizunen Luis XIV.a Frantziakoa ezkondu zuen Jules Mazarin kardinal eta diplomatikoa bertan bizi izan baitzen. debido a que el cardenal ha residido en las negociaciones del Tratado de los Pirineos en 1659 y del 8 al 15 de de junio de 1660 hasta mar