Espainiako Gerra Zibila zela eta bera eta bere familia Saran (Lapurdi) erbesteratuta bizi izan ziren, eta frantses hezkuntzaren eta margolari inpresionisten ukitu handia izan du bere bizitzan nahiz obran.
Donostian, Tolosan, Oargi kultur elkartean eta Eibarren erakusketak burutu izan ditu. 1962tikPyrenaica aldizkariaren kolaboratzailea eta Txiki marrazkilari ta umoredun (Auñamendi, Donostia, 1973) liburuaren egilea.
Hainbat urtetan Tolosako bere etxean ikasleak hartzen zituen margolaritza lantzeko eta ohikoak ziren Txorre baserrira paseoak naturaletik lan egiteko.
↑(Gaztelaniaz)San Sebastián, Marta. (2020). «He tenido la suerte de criarme en un ambiente cultural y poder hacer lo que he querido y eso no lo puede hacer cualquiera» Noticias de Gipuzkoa.
↑(Gaztelaniaz)-, -. (2018). «Matxin Labayen en estado puro» Noticias de Gipuzkoa.