Cambridgeko Unibertsitatean historia ikasi ondoren, armada britainiarrean sartu eta koronel mailara iritsi zen. 1977an sartu zen Maltako Ordenan. 1993tik 2008ra Ingalaterrako Prior Handia izan zen. 2008ko martxoan Ordenako Printze eta Maisu Nagusi izendatu zuten. 2017ko urtarrilean dimititu behar izan zuen, Vatikanoarekin izandako liskar baten ondoren.