Matilde Orbegozo Jugo (Bilbo, Bizkaia, 1837ko martxoaren 15a - Santurtzi, 1891ko abuztuaren 9a) Bilboko poeta izan zen.
Biografia
Gerra Zibilaren garaian jaio zen Bilboko Viuda de Epalza kalean. Oso gaztetatik hasi zen poesia idazten. Bere poemak garaiko hainbat egunkaritan argitaratu zituen. Ospe handia lortu zuen bere garaian. Haren poemek izaera nabarmen erlijiosoa zuten.
1912an, Juan Carlos Plaza Zumelzuk “Memoria” idatzi zuen Matilderi buruz eta Benito Pérez Galdosek bera eta haren ahizpa ere aipatu zituen “Luchana” saioan.[1]
Bilboko burgesiakoa, Miguel Unamunoren ahaidea zen.[2] Matilde Rafael Sán-Ferlosio (El Jarama) idazle ospetsuaren birramona izan zen, eta Rafael Sánchez Mazasen (La nueva vida de Pedrito de Andía) amona.[3]Joaquín de Mazas[4] literatura eta idazle bilbotarraren ama izan zen.
Haren ezkontzak bere buru-argitasunaren hegaldiak moztu zituen. Breton, Hartzenbuch edota Trueba bezalako poetek Matilderen ekoizpenak miresteari utzi zioten.
Erreferentziak
Kanpo estekak