Matias Corvino (hungarieraz: Hunyadi Mátyás edo Corvin Mátyás; Cluj-Napoca, Hungariako Erresuma, 1443ko otsailak 23 – Viena, 1490eko apirilak 6a) Hungariako erregea izan zen 1458-1490 bitartean, Matias I.a Hungariakoa izenarekin. 1469n Bohemiako errege koroatua izan zen.
Bizitza
Janos Hunyadiren semea zen. 1458an Hungariako errege izendatu zuten. 1469ko Brnoko Dietan txekiar katolikoek Bohemiako errege hautatu zuten. Bohemiako koroarako eskubideak zirela eta, Jurgi Poděbradykoaren eta honen ondorengo Ladislao Jagellonen aurka borrokatu zen. Azkenik, 1478an Olomuc-eko bakea sinatu zuten eta Hungariako Erresumak Moravia eta Silesia bereganatu zituen. Otomandarren aurka ere arrakastaz borrokatu zen eta, aldi baterako, Bosnia (1463), Moldavia eta Valakia (1467) eta Serbia (1482) berreskuratu zituen[1]. Horrela, Erdialdeko Europako erresuma handiena eratu zuen.
Monarka humanista izan zen, Italiako Pizkundeko mezenasen parekoa. Zientziak eta literatura indartzeko ahaleginak egin zituen. 1465ean Budako unibertsitatea sortu zuen[1]. Europako liburutegi oparoena osatu zuen eta inprimeria Hungarian sar zedin lan handia egin zuen.
Genealogia
Erreferentziak
Kanpo estekak