Mathias Fritsche alemaniar musikari eta konposatzaile bat da, bereziki ezaguna sarean argitaratu dituen abesti ezagunen birmoldatze instrumentalengatik.[1] 2015ean argitaratu zuen bere lehen abestia, zehazki, urte horretako abuztuaren 14an. Haren musika instrumentala, lasaia eta moldakorra da. Hala ere, pop eta rock estiloan ere esperimentatu du eta haren abesti eta konposaketa guztietan instrumentuen aberastasun handia dago.[1]
Argitalpenak
- You make it all right (2015) (Ondo egiten duzu)
- Angels Reborn (2015) (Aingeruen Berpizkundea)
- Wake Up (2015) (Esnatu)
- Schön dich zu sehen (2016) (Pozten naiz zu ikusteaz)
Horiez gain, bere YouTubeko kanalean zenbait bertsio eta konposaketa argitaratu ditu, hala nola, Alan Walkerrenak eta Rihannarenak. 2019ko azaroan berrogeita hamar mila jarraitzailetik gora zituen sare sozial horretako kanalean.[2]
Erreferentziak