María de la Encarnación Díez de Ulzurrun eta Alonso (Habana, 1868ko maiatzaren 6an - Anderatz, Nafarroa Garaia, 1950eko azaroaren 22an), Santa Rosa de Limako III. markesa, Montes Claroseko XVI. markesa, Casa Anguloko II. kondesa eta Ultzurrungo markesa pontifizioa izan zen.[1][2]
Biografia
Luis Gregorio Díez de Ulzurrun López de Cerain, San Miguen de Aguayoko VI. markesa, eta María Eladia Juana Alonso eta Morales de Setién-en alaba. Aita politikari garrantzitsua izan zen bai Iruñan eta bai Kuban. 1888ko urriaren 29an ezkondu zen Madrilen, Pablo José Ruiz de Gámiz eta Zuluetarekin ezkondu zen eta seme bakarra izan zuten Juan Pablo Ruiz de Gámiz eta Díez de Ulzurrun, 1890an jaio zena, Madrilen.
1923an, Alfontso XIII.ak Casa Anguloko konderria birgaitu zuen María de la Encarnación Díez de Ulzurrun eta Alonsoren alde. Haren semeak, Juan Pablo Ruiz de Gámiz eta Díez de Ulzurrun, Casa Anguloko III. kondearen titulua jaso zuen.[2] Urte berean, Santa Rosa de Limako markesgoa birgaitu zuen ere.[1]
Oinordetzak
Haren semeak, Juan Pablo Ruiz de Gámiz eta Díez de Ulzurrun, Casa Anguloko III. kondearen titulua jaso zuen.[2] Bilobak ordea, Julián Ruiz de Gámiz y Zulueta, Montes Claroseko markesgoa.
Bibliografia
Erreferentziak
Kanpo estekak