María Espinosa de los Monteros

María Espinosa de los Monteros

Bizitza
JaiotzaEstepona1875eko maiatzaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAlacant1946ko abenduaren 13a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, politikaria eta enpresa exekutiboa

María Espinosa de los Monteros y Díaz de Santiago (Estepona, 1875eko maiatzaren 13aAlacant, 1946ko abenduaren 13a), izen erreala María Espinosa Díaz zuen eta emakumeen eskubide zibil eta politikoen aldeko borrokako aktibista izan zen. Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionalaren bazkide sortzailea izan zen, 1924ra arte elkarte horretako buru izan zen. Botere osoz, Yost idazmakinek Espainian zuten ordezkaritza zuzendu zuen, 1921ean hiru gizonek osatutako zuzendaritza-talde batek ordezkatu zuen arte. 1926an Primo de Riverak izendatu zuen Segoviako Udaleko zinegotzi izateko.

Bizitza

Erregistro Zibilaren arabera, María Espinosa Díaz maiatzaren 13ko goizeko 5etan jaio zen Esteponan (Malaga), 1875ean. Gurasoak, Antonio Espinar Aguilar eta Juana Díaz Martin, Esteponakoak ziren. Real kaleko 126. zenbakia jaio-lekua eta helbidea izan zen lehen urteetan. Ama bigarren aldiz ezkondu zenean, Madrilera joan ziren. 1895ean, María Frantziara eta Ingalaterrara joana zen, eta han aurkitu zituen emakumeak barne hartzen zituen enpresa-sistemak. Estatu Batuetan fabrikatzen ziren Yost idazmakinak Espainian sartzeaz arduratu zen. Intuizioz, mekanografiaren bidez, milaka emakume gazteri lana eta prestakuntza emateko aukera zuela pentsatu zuen. 1898an, 22 urte zituela, The Yost Typewriter Company Limited-eko (Madrilen sortu berria) merkataritza-establezimenduko zuzendari bihurtu zen. (1916an Esfera aldizkarian agertutako albiste batetik ondorioztatzen da, enpresako langileek oparitutako brontzezko bustoaren berri ematen baitu. Hori 20 bat urtez zuzendari izan ondoren gertatu zen.)

Uneren batean, XIX. mendearen amaieran, azalpenik gabe "de los Monteros" eta "de Santiago" abizenak gehitu zizkien bere abizen errealei. 1905ean María, 30 urte zituela, Antonio Torres Chacónekin ezkondu zen. Senar-emazteek bi seme izan zituzten, Antonio eta Álvaro. Handik sei urtera, 1911n, dibortziatu egin zen.[1]

Oso gaztea zela, Bridgepoten (Connecticut, AEB) fabrikatutako idazmakinen etxeko buru bihurtu zen eta Yost Writing Machine Companyko zuzendari nagusi .[2] Mekanografiak lan-horizonte berria ireki zuen. Marka sustatzeko, enpresak mekanografia-lehiaketarako deia egin zuen, eta, ondoren, publikoki eskertu zuen Espainiako ordezkariaren lankidetza desinteresatua. 1912ko urriaren 5eko ABC egunkariak kontatu zuen albistea. 1921ean, egunkari berak María Espinosaren alde emandako notario-ahalen ezeztapena argitaratu zuen, eta zuzendaritza-talde berria osatzen zuten hiru gizonen izenak jakinarazi zituen. Zuzendari berriak (kontabilitateko burua, Madrilgo zuzendariordea eta probintzietako sukurtsaletako ikuskatzailea) hogei urtez zuzendari izan zen María Espinosa ordezkatu zuten.[3]

Maríaren enpresa-espirituak, 1911n, Ana Picard-ekin batera, “Moratalizko Urak” merkaturatzeko tramiteak hastera eraman zuen, eta 1915ean baimendu zuten. Hurrengo urtean, María Espinosa de los Monteros aho batez hautatu zuten Bainuetxeen Jabeen Elkarteko kide.

1915ean, Emilia Mª de Torresek gomendatuta, Instrukzio eta Arte Ederren Ministerioak Alfontso XII.aren Ordena Zibilean sartzeko baimena eman zion.

43 urte zituela, 1918ko urrian eta Madrileko Barquillo kaleko 4an zuen etxean, Espainiako organo feministetako bat sortu zuen, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala (ANME). Elkarte horretako buru izan zen 1924 arte, eta pertsonalki idatzi zuen puntu-programa. Emakumearen izaera hobetzeko eta bere eskubide zibil eta politikoen alde egiteko zen, munduan bere klaseko lehena baitzen.

1920ko urtarrilaren 22an, “Feminismoaren eragina legeria garaikidean” hitzaldia eman zuen Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademian. 1920ko otsailean, beste hitzaldi bat eman zuen, “Emakumearen emantzipazioa” izenekoa, Bartzelonako Abokatuen Elkargoan.

1920ko abenduaren 27an Esteponako Alaba kutun edo predilekta izendatu zuten, bertako Udalak emandako kargua.

1920ko urrian, Espinosak bere karguak utzi zituen ANME eta CSFEn. 1926an Primo de Riverak (diktadorea) izendatu zuen, Segoviako Udalean zinegotzi kargua betetzeko. Horrela, lehen aldiz zinegotzi kargua betetzen zuen emakumeetako bat bihurtu zen, nahiz eta demokratikoki hautatu ez.

María Espinosa 1946ko abenduaren 18an hil zen Alacanten, birikietako gaixotasun baten ondoren.

Aktibismo feminista

María Espinosa de los Monterosek borroka feminista handia egin zuen. 1918ko urriaren 20an, Celsia Regis-ek eskatuta emakume-talde batek María Espinosa de los Monterosen bulegoan biltzea erabaki zuen, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala (ANME) izeneko erakunde feminista osatzeko. María Espinosa aukeratu zuten lehen lehendakaria. Elkartekideen artean Benita Asas Manterola, Clara Campoamor, Elisa Soriano Fisher, María de Maeztu, Julia Peguero Sanz eta Victoria Kent zeuden.[4]

ANME erakunde interklasista zen, atxikipen ideologikorik gabea. Haren helburua emakumearen eskubide-berdintasuna lortzea zen, batez ere boto politikoari, karguen hautaketari, epaimahaien osaketari, familia-bizitzari, lanbide liberaletarako sarbideari eta lanaren ordainsari ekonomikoari dagokienez. Prostituzioaren aurkako borrokaren, etxeko langileentzako eta emakume-langileen seme-alabentzako eskolak sortzearen, bularra ematearen defentsaren edo haurtzaroko tratu txarren salaketaren alde ere egiten zuen. Lehenengo neurrien artean, ANMEk 125000 pezetako kontrata bat erosi zuen, bere afiliatu xumeenetako berrogeita hamar emakumek armadarako arropa egiteko erabiltzeko. Ordainsaria lau pezeta zen eguneko (normalean 1,75 edo 2,25 pezeta ordaintzen ziren).[2] ANMEk, Maeztu, Soriano eta Campoamor buru zirela, Unibertsitateko Gazteria Feminista sortzea ere sustatu zuen, nazioarteko emakume-erakundeetan parte hartuz atzerriko talde feministekin harremanetan jartzeko.

ANMEk egunkari bat sortu zuen, Mundu femeninoa, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionalaren organo ofizial gisa erabili zena. Jarduera feministei buruzko artikuluak eta albisteak zituen. Lehen alea 1921eko martxoaren 25etik aurrera hilabetero agertu zen. Azken zenbakia 1936an izan zuen.


Maria Espinosa de los Monteros presidente zela, 1919an, Kontseilu Goren Feminista eratu zen, bost elkartek osatua: Egungo Emakumeen Elkartea, Garapenerako Emakumeen Liga, ANME, Valentziako Concepción Arenalde Elkartea eta Bartzelonako Etorkizuneko Emakumearen Elkartea. María Espinosaren borroka feministak, ANMEz gainekoa zen, horregatik, besteak beste, Espainiako Kontseilu Goren Feministaren (CSFE) lehendakaria ere izan zen. Baina, agian, María Espinosaren feminismoaren aldeko borrokarik handiena emakume batek prestigiozko karguak ere lor zitzakeela erakustea zen. Bere ahaleginarekin, gizartearentzako eta emakumeentzako eredu izan nahi zuen.

« Identitate kolektibo feminista bat sortzen hasi zen, "emakumeen interes espezifikoen arabera artikulatutako ´gu´ bat, ´subjektu kolektibo´ batek ezinbestean izan beharko lituzkeen desberdintasunetatik aldentzeko gaitasuna zuten emakumeak"».[5]

María Espinosa «trantsizioko emakumea» izan zen Espainian berdintasunaren feminismoaren garapenean, «berdintasuna aldarrikatzen duten baina oraindik desberdintasunetik abiatzen diren emakumeetako bat.» Bere idazki eta hitzaldietan eskubide zibilak defendatu zituen, “indar intelektualarekin. Horren adibide dira aldizkarian argitaratutako Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademian eman zuen hitzaldia “Feminismoaren eragina Legeria Garaikidean” izenburuko konferentzian, edo Bartzelonako Abokatuen Elkargoan eman zuena, "Emakumearen emantzipazioa" .[6][7]

1920ko hamarkadaren amaieratik aurrera, Espinosa de los Monteros eskubide zibiletan oinarritzen zen bitartean, Benita Asas Manterola, ANMEren bozeramailea, Emakumeen Mundua aldizkarian errebindikazio-tonuan argitaratzen hasi zen, eta berdintasunerantz eta sufragismorantz erradikalizatu zen politika. Asas Manterola izan zen Espinosa de los Monterosen ondorengoa elkartearen lehendakaritzan.

Ez zuen inoiz alderdi politikoen edo elizaren laguntzarik izan. Bere kideen ekarpenekin eta lokal propiorik gabe iraun zuen.[8]

1931ko urriaren 1ean, emakumeen botoa onartu zen Espainiako Gorteetan. Lorpen horren zati bat María Espinosari eta lorpen hori lortzeko askoz lehenago lan egin zuten emakumeei zor zaie.[9]

Hitzaldia Espainiako Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademian.

Konferentzia 1920ko urtarrilaren 22an egin zen. Francisco Bergamín García Errege Akademiako lehendakariak aurkeztu zuen.

María Espinosa de los Monterosen hitzaldia xehetasunez aztertu da, dokumentu erabakigarria baita.[10] Deigarria da aberriaren batasuna etengabe aipatzea testuinguru feministan eta emakumeen eskubide politiko eta laboralen aldeko borrokan, bizitza eta osasun baldintza hobeak adierazten edo instrukzio publikoa eskatzen.

Emakumeen eskubideen aldeko lege-aurrerapenen errepaso zehatzarekin hasi zuen hizketaldia.

Diskurtsoan zehar, zenbait ideia proiektatu zituen, hala nola: emakumeen ontasuna, politika garbiagoa eta interes orokorrera bideratuagoa egiteko gaitasuna, sexuen arteko berdintasunari irmoki laguntzea, emakumea eremu pribatuari, etxeari, familiari eta seme-alabei zor zaien uste sendoa.

Bere programaren zati ekonomikoa ere azaldu zuen, baita lantokietan emakume langileentzako espazio egokiak izateko eskaera ere.[11]

Bere elkartearen programarekin jarraitu zuen, irakasle-eskolako emakumeak aintzat hartuz, hala nola: Matilde García del Real, María de Maeztu eta María de la Rigada.

Era berean, emakumezko irudi historikoak eta literarioak gogorarazi zituen.

Azkenik, Nazioarteko Aliantza Sufragistak egingo zuen Kongresua ez onartzearen arrazoiak azaldu zituen, inposatu ziren baldintzengatik: Espainiako elkarteek ezin zuten parte hartu (ez zeudelako atxikita) eta espainiera ez erabiltzea hitzaldietan. Jarrera horren aurrean, sufragistek uko egin zioten Kongresua Madrilen egiteari.

Aintzatespenak

  • Alfontso XII.aren Ordena Zibileko Gurutzea, Instrukzio eta Arte Ederren Ministerioak emana, 1915ean. Horregatik Andre Txit Gorenaren tratamendua izan zuen.[12]
  • Esteponako Alaba Kutun, 1920ko abenduaren 27an. Eta errekonozitzeko, kale batek bere izena dauka.
  • Vallecasko “La Benéfica Carloteña” langile-elkarteak ohorezko lehendakari izendatu zuen 1916ko apirilaren 20an.
  • María Espinosa Sari Nazionala.' Kultura Ministerioak sortua, 1978ko irailaren 13ko Aginduaren bidez (25eko EAO). 07. 1978, or. 22378) eta 1984ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez indargabetua.[13]

María Espinosa de los Monteros sariak.

Saria Kultura Ministerioak sortu zuen, 1978ko irailaren 13ko Aginduaren bidez, eta 1984ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez indargabetu zen. Hau zen María Espinosa sariaren helburua:

“(...) Espainiako emakumearen egoera juridikoa, soziala, lanekoa eta kulturala aztertzen duten lan zientifiko eta kazetaritzakoak saritzea, bai eta mementuko gizartean integratzeko eta parekatzeko lanak ere".[14]

Saritutako lanetako batzuk hauek izan ziren: 1978an Esperanza García Méndezen Emakumearen lana II. Errepublikako Gorteetan. 1980an Rosa Mª Capel Martínezen Emakumearen lana eta hezkuntza Espainian. 1983an Carmen Elejabeitia Taveraren Liberalismoa, marxismoa eta feminismoa .

Erreferentziak

  1. María Espinosa de los Monteros: feminista y coherente. - La tribu. 10 de marzo de 2017.
  2. a b Llorens, Museo Virtual de la Oficina Española de Patentes y Marcas realizado en el marco del convenio de colaboración firmado entre la Universidad Autónoma de Madrid y la OEPM. / Fran. «Grandes Profesionales, Promotores y Usuarios - Museo Virtual - Oficina Española de Patentes y Marcas» historico.oepm.es.
  3. Diario ABC publica el anuncio de revocación de poderes
  4. Primeros pasos. El voto femenino en España. .
  5. Sanfeliu, Luz (2008). “Del laicismo al sufragismo: marcos conceptuales y estrategias de actuación del feminismo republicano entre los siglos XIX Y XX”. Pasado y Memoria 7. p. 59-78. ISSN 1579-3311. Consultado el 18 de marzo de 2016. 
  6. «Experiencias plurales del feminismo español en el primer tercio del siglo pasado: un balance de la historiografía reciente» Revista de Historiografía 22: 235-254. 2015.
  7. «Influencia del feminismo en la Legislación Contemporánea» Real Academia de Jurisprudencia y Legislación 39: 30. 1920.
  8. Garrapata. (2 de noviembre de 2013). «La garrapata andaluza: Andaluces ilustres: Dándole a la tecla por la igualdad» La garrapata andaluza.
  9. Primeros pasos (1900-1931). 16 de octubre de 2011.
  10. Intelectuales, modernas y sufragistas en "el club de las maridas" - Nuria Varela. 10 de junio de 2013.
  11. María Espinosa de los Monteros: feminista y coherente. - La tribu. 10 de marzo de 2017.
  12. F.J. Alberto. María Espinosa. .
  13. María Espinosa. .[Betiko hautsitako esteka]
  14. «María Espinosa de los Monteros y Díaz de Santiago. Estepona 1875- Alicante 1946» historiamujeres.es.

 

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

American television writer and producer For the keyboardist, see Bradley Bell (musician). This article uses bare URLs, which are uninformative and vulnerable to link rot. Please consider converting them to full citations to ensure the article remains verifiable and maintains a consistent citation style. Several templates and tools are available to assist in formatting, such as reFill (documentation) and Citation bot (documentation). (August 2022) (Learn how and when to remove this template me...

 

32Album studio karya Pandji PragiwaksonoDirilis2 Januari 2012Genrehip hop, rapLabel(independen)Kronologi Pandji Pragiwaksono Merdesa (2010)String Module Error: Match not foundString Module Error: Match not found 32 (2012) -String Module Error: Match not foundString Module Error: Match not found 32 merupakan sebuah album indie keempat milik rapper sekaligus aktor, presenter, penyiar, sekaligus komedian stand-up Indonesia, Pandji Pragiwaksono. Album ini dirilis pada tahun 2012.[1] D...

 

Shashi KapoorLahirBalbir Raj Prithviraj Kapoor18 Maret 1938 (umur 86)[1]Kalkuta, Kepresidenan Bengal, India Britania(sekarang Kolkata, Bengal Barat, India)Tempat tinggalMumbai, Maharashtra, IndiaNama lainBalbir Shashi Balbir Raj Shasha (digunakan oleh saudaranya, Shammi Kapoor) Shashi BabaPekerjaanPemeran, Sutradara, ProduserTahun aktif1941–1999 (pensiun)Suami/istriJennifer Kendal (1958–1984; kematiannya)AnakKunal Kapoor (aktor)Karan KapoorSanjana KapoorOrang tuaPr...

U.S. Senator from Maryland (1800–1858) David StewartOil on canvas portrait by an unknown artist, circa 1850s. Reproduced in 1978's The Green Spring Valley by Dawn F. Thomas and Robert William Barnes.United States Senatorfrom MarylandIn officeDecember 6, 1849 – January 12, 1850Appointed byPhilip Francis ThomasPreceded byReverdy JohnsonSucceeded byThomas PrattMember of the Maryland Senate from BaltimoreIn office1838–1840Preceded byNone (district established)Succeeded byBenjamin C...

 

Haing S. NgorS. Ngor pada tahun 1986LahirHaing Somnang Ngor(1940-03-22)22 Maret 1940Samrong Yong, KambojaMeninggal25 Februari 1996(1996-02-25) (umur 55)Los Angeles, California, A.S.Sebab meninggalDibunuhMakamTaman Peringatan Rose Hills Whittier, California, A.S.PekerjaanAktor, dokter, pengarangTahun aktif1984–1996 (akting)Suami/istriMy-Huoy Ngor Haing Somnang Ngor (Khmer: ហ៊ាំង សំណាង ង៉ោ, Hanzi: 吳漢潤; Pinyin: Wú Hànrùn,[1] 22...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Barnsley/Dearne Valley built-up area – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2021) (Learn how and when to remove this template message) Map of the Barnsley/Dearne Valley Built-up Area with subdivisions and local authority boundaries The Barnsley...

dr. Hj.Pahimah Iskandar,Pahimah sebagai Wakil Wali Kota Sorong Wakil Wali Kota Sorong Ke-3PetahanaMulai menjabat 22 Agustus 2017PresidenJoko WidodoGubernurDominggus MandacanWali KotaLamberthus JitmauMasa jabatan11 Juni 2012 – 11 Juni 2017PresidenS.B. YudhoyonoJoko WidodoGubernurAbraham AtururiDominggus MandacanWali KotaLamberthus JitmauPendahuluBaesara WaelPenggantiPetahana Informasi pribadiLahirPahimah(1949-08-01)1 Agustus 1949 Rappang, Daerah Sulawesi SelatanKewarganegara...

 

Lightweight paper or, light crêpe paper Tissue paper sheet Tissue paper or simply tissue is a lightweight paper or, light crêpe paper. Tissue can be made from recycled paper pulp on a paper machine. Tissue paper is very versatile, and different kinds of tissue are made to best serve these purposes, which are hygienic tissue paper, facial tissues, paper towels, as packing material, among other (sometimes creative) uses. The use of tissue paper is common in developed nations, around 21 millio...

 

Election of Pope Benedict XVI Papal conclaveApril 2005Dates and location18–19 April 2005Sistine Chapel, Apostolic Palace,Vatican CityKey officialsDeanJoseph RatzingerSub-deanAngelo SodanoCamerlengoEduardo Martínez SomaloProtopriestStephen Kim Sou-hwanProtodeaconJorge MedinaSecretaryFrancesco MonterisiElectionBallots4Elected popeJoseph RatzingerName taken: Benedict XVI← October 19782013 → A papal conclave was held on 18 and 19 April 2005 to elect a successor to John Paul II, w...

В Википедии есть статьи о других людях с такой фамилией, см. Мидлер. Бетт Мидлерангл. Bette Midler Бетт Мидлер в 2021 году Основная информация Дата рождения 1 декабря 1945(1945-12-01)[1][2][…] (78 лет) Место рождения Гонолулу, США Страна  США[3] Профессии актриса, певица �...

 

Human settlement in WalesLlangurigLlangurig shop, church, Blue Bell pub and junctionLlangurigLocation within PowysPopulation723 (2011)[1]OS grid referenceSN909797Principal areaPowysPreserved countyPowysCountryWalesSovereign stateUnited KingdomPost townLlanidloesPostcode districtSY18Dialling code01686PoliceDyfed-PowysFireMid and West WalesAmbulanceWelsh UK ParliamentMontgomeryshireSenedd Cymru – Welsh ParliamentMontgomeryshire List of pla...

 

SF3B3 المعرفات الأسماء المستعارة SF3B3, RSE1, SAP130, SF3b130, STAF130, splicing factor 3b subunit 3 معرفات خارجية الوراثة المندلية البشرية عبر الإنترنت 605592 MGI: MGI:1289341 HomoloGene: 6579 GeneCards: 23450 علم الوجود الجيني الوظيفة الجزيئية • ‏GO:0001948، ‏GO:0016582 ربط بروتيني• RNA binding• ربط حمض نووي• ‏GO:0032403 protein-containing complex binding ا...

Town on the Red Sea coast of Egypt City in Red Sea, EgyptSafaga سفاجاCityOverview of SafagaSafagaLocation in EgyptCoordinates: 26°44′N 33°56′E / 26.733°N 33.933°E / 26.733; 33.933CountryEgyptGovernorateRed SeaArea[1] • Total5,285 km2 (2,041 sq mi)Elevation[1]23 m (75 ft)Population (2021)[1] • Total55,299 • Density10/km2 (27/sq mi)Time zoneUTC+2 (EST) Port Safaga,...

 

Cart supplied by a shop This article is about physical shopping carts. For digital shopping carts, see Shopping cart software. Shopping trolley redirects here. For the wheeled shopping bag, see Shopping caddy. For the Beth Orton album, see Shopping Trolley. Trundler redirects here. Not to be confused with Hand truck. A shopping cart held by a woman, containing bags and food. A shopping cart (American English), trolley (British English, Australian English), or buggy (Southern American English,...

 

American politician Mary WelanderMember of the Connecticut House of Representativesfrom the 114th districtIncumbentAssumed office January 6, 2021Preceded byThemis Klarides Personal detailsPolitical partyDemocraticSpouseMatt WelanderChildren3Residence(s)Orange, Connecticut, U.S.EducationUniversity of Massachusetts Amherst (BA) Mary Welander is an American politician serving as a member of the Connecticut House of Representatives from the 114th district. Elected in November 2020...

† Большая гавайская древесница Научная классификация Домен:ЭукариотыЦарство:ЖивотныеПодцарство:ЭуметазоиБез ранга:Двусторонне-симметричныеБез ранга:ВторичноротыеТип:ХордовыеПодтип:ПозвоночныеИнфратип:ЧелюстноротыеНадкласс:ЧетвероногиеКлада:АмниотыКлада:За...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (يوليو 2020) دوري السوبر السويسري 1997–98 تفاصيل الموسم نظام الدوري السويسري لكرة القدم  [لغات أخرى]‏  النسخة 10...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Central Institute of Psychiatry – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (April 2022) (Learn how and when to remove this message) Central Institute of Psychiatry RanchiFormer namesRanchi European Lunatic AsylumTypePublic Medical SchoolEstablished17 Ma...

Peta infrastruktur dan tata guna lahan di Komune Avillers.  = Kawasan perkotaan  = Lahan subur  = Padang rumput  = Lahan pertanaman campuran  = Hutan  = Vegetasi perdu  = Lahan basah  = Anak sungaiAvillers merupakan sebuah komune di departemen Vosges yang terletak pada sebelah timur laut Prancis. Lihat pula Komune di departemen Vosges Referensi INSEE lbsKomune di departemen Vosges Les Ableuvenettes Ahéville Aingeville Ainvelle Allarmont Ambacourt Ameuv...

 

Джессика ДжонсСезон 3 Шоураннеры Мелисса РозенбергСкотт Рейнольдс В главных ролях Кристен РиттерРэйчел ТейлорЭка ДарвиллБенджамин УокерСарита ЧоудхуриДжереми БоббТиффани МакКэрри-Энн Мосс Страна  США Число серий 13 Выпуск Канал Netflix Премьера 14 июня 2019 Хронология с�...