Martha Argerich (Buenos Aires, 1941eko ekainaren 5a) argentinar piano-jotzailea da.
Lau urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua, eta zortzi urte bete zituenetik aurrera kontzertu ugari eman zituen. Teknika Friedrich Guldarekin eta Nikita Magaloffekin landu ondoren, izugarrizko arrakasta izan zuen 1957an Genevako eta Bolzanoko nazioarteko lehiaketetan. Hala hasi zuen bere bakarlari karrera. 1965ean, Chopin txapelketa irabazi zuen Varsovian. Musikagile erromantikoen (Chopin, Schumann, Liszt) interprete handia bihurtu da Martha Argerich bere jotzeko modu sutsuari esker. Aldi berean, XX. mendearen hasierako musikagileak ere interpretatzen ditu, hala nola Ravel eta Prokofiev.
Erreferentziak