Marokoar mafia, arabieraz مافيا مغربية, Mafia Maghrebiyya, amazigeraz ⵎⴰⴼⵢⴰ ⵉⵎⵖⵔⵉⴱⵉⵢⵏ, maiz nederlanderazko Mocro Maffia izendapenaz ezaguna, nagusiki Marokon jatorria duten kideez osatutako erakunde kriminal antolatu multzo bat da. Erakunde hauek Espainia, Portugal, Belgika eta Herbeheretan barna Europan kokaina eta droga sintetiko kopuru handiak sartzen espezializatuak daude, honela Europako droga-trafikoaren arduradun nagusienetakoaz izanez.
Izendapen zabalenak, marokoar mafiak Iparraldeko Marokoko haxixaren jauntxoak ere barne hartzen ditu, bai eta Hegoaldeko Marokoko trafikatzaileak ere, azken hauek gizakien salerosketa, arma trafikoa eta zigarro eta alkoholaren kontrabandoan jarduten dute, nahiz eta Iparraldeko Maroko eta Europan jarduten duten erakundeetatik ezberdintzat jotzen diren.
Marokoar mafia erakundeen jarduera Europan 1990eko hamarkadan hasi zen, nagusiki marokoar immigranteak edo haien ondorengoak diren Belgika eta Herbehereetako biztanleek sortu eta osatuz. Kolonbia eta Mexikoko kartelekin harreman pribilegiatuak dituzte, Europan drogen sarbide gisa Anberes, Rotterdam eta Algecirasko portuak erabiliz.